248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

207C/2022 EBAZPENA, urriaren 23koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Integración de Complementos Auxiliares SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu egin da Integración de Complementos Auxiliares SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31100261012015) akdatzeko akordioa, erregistro honetan 2022ko abuztuaren 22n sartua, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2021eko maiatzaren 21ean izenpetua eta 2021eko abuztuaren 10ean zuzendua, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urriaren 23an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Integración de Complementos Auxiliares SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2214077