248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Aldaketa, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2022ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen den ordenantza hasiera batez aldatzea onartu zuen:

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da.

Betelun, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2215804