248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2023. urteko karga tasak

Beteluko Udalak, 2022ko azaroaren 16an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1. 2023. urteko karga tasak:

1.1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,320.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3,5.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea:

–Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,26.

–Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,20.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako gehieneko koefizienteak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Igoera sortzen den aldi guztietarako, %18ko karga-tasa bakarra ezartzea.

1.5. Haurtzaindegi zerbitzuko tasa, haur bakoitzeko hilabetean. (Aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitako tarifak).

2. Erabaki honek 2023. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Betelun, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2215790