248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Prezio publiko eta tasen tarifen aldaketa 2023. ekitaldirako. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2022ko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako prezio publiko eta tasen tarifen aldaketa 2023. ekitaldirako, espedientean ageri den edukiarekin (%3ko igoera):

–Bide publikoko lurpearen, hegalkinaren eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatiko tasak.

–Agiriak tramitatu eta luzatzeagatiko tasak.

–Udal kirol instalazioak erabiltzeagatiko tasak.

–Jarduera zein irekitze baimenengatiko tasak.

–Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeagatiko tasak.

–Musika Eskolako prezio publikoen tarifak, 2022-2023ko ikasturtea.

–Saneamendu eta ur-hornidurarengatiko tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun balioduneko aldian. Herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Beran, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2215892