248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2023. ekitaldiko zerga-tasak

Berako Udalak, 2022ko azaroaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen:

1.­–Zerga-tasa hauek onestea 2023rako:

–Lurraldeko kontribuzioa, %0,255.

–Izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntzaren gaineko zerga, %19,14. Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan agertzen diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga, %5ean mantendu.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 1,40 indizea aplikatu.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-taulan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beran, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2215891