248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

22/2022 aurrekontu-aldaketa. Onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Onestea aurrekontuko 2022/22 aldaketa. Haren bidez, diru-sarrera bidezko kredituak gaituko dira. 4500201 kodea: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, 81.000 eurokoa. 2022ko ekitaldiko aurrekontuko gastuen partida hauek finantzatzeko baliatuko da:

Diru-sarrera bidezko kredituak:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

41 23111 12009

Oinarrizko ordainsariak (Gizarte Ongizatea)

23.800,00

41 23111 12103

Ordainsari osagarriak (Gizarte Ongizatea)

4.800,00

12 21101 16000

Gizarte Segurantzaren kuota

8.400,00

41 23184 22799

Beste kontratazio batzuk (zaintzaileei atseden emateko zerbitzua)

12.000,00

41 23184 22799

Beste kontratazio batzuk (zaintzaileei atseden emateko zerbitzua)

6.000,00

41 23114 22799

Beste kontratazio batzuk (etxeko laguntza)

26.000,00

Guztira

81.000,00

Diru-sarrera erlazionatua:

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

4500201

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Oinarrizko Gizarte Zerbitzua)

81.000,00

Guztira

81.000,00

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da erabaki hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2215930