248. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamendua. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen Haurren Parte-hartzerako Udal Kontseiluaren Erregelamendua.

Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, horrekin batera, behin betiko testua ere argitaratuko da.

Barañainen, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2215923