247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an, argitaratu zen Batzar Orokorraren 2022ko maiatzaren 18ko Erabakia, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Erabaki horretan akats materialak aurkitu direnez, zuzenketa egiten da, Batzar Orokorraren 2022ko azaroaren 25eko Erabakiaren bidez onetsita.

Honela dioen tokian:

–Zuzendaritzako lanpostu bat, A mailakoa, lan-kontratudun finkoa, 1 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Erizainen 8 lanpostu, B mailakoak, lan-kontratudun finkoak, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Gizarte Laneko lanpostu bat, B mailakoa, lan-kontratudun finkoa, 11 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrari-ofizialen 2 lanpostu, C mailakoak, 14 eta 15 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Mantentze-lanetako eta segurtasuneko lanpostu bat, C mailakoa, 16 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Zerbitzu orokorretako 33 lanpostu, D mailakoak, lan-kontratudun finkoak. Plantilla organikoko zenbakiak: 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 51, 52 eta 61.

Honela behar du:

–Erizainen 8 lanpostu, B mailakoak, lan-kontratudun finkoak, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Gizarte Laneko lanpostu bat, B mailakoa, lan-kontratudun finkoa, 11 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrari-ofizialen 2 lanpostu, C mailakoak, 14 eta 15 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Mantentze-lanetako eta segurtasuneko lanpostu bat, C mailakoa, 16 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Zerbitzu orokorretako 37 lanpostu, D mailakoak, lan-kontratudun finkoak. Plantilla organikoko zenbakiak: 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 43, 44, 45, 46, 47, 48, 49, 50, 51, 52 eta 61.

Irunberrin, 2022ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2216163