247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an hartutako erabaki baten bidez, Arangurengo Udaleko lanpostu huts hauek oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (oinarriak eta eranskinak) onetsi zuen: kultur koordinatzailea (1), B mailakoa; zerbitzu anitzetako ofiziala (2), C mailakoa eta garbitzailea (1), E mailakoa. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Deialdiaren oinarriak beherago ageri dira.

Osoko Bilkurak 2022ko urriaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, Arangurengo Udala partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Xedapen hauei, ordea ez zaie atxikitzen: 5. artikulua, 2. puntua; 8. artikulua, 3. puntua; 8. artikulua, 4. puntua; 8. artikulua, 9. puntua: a) apartatua, a1), a2 eta a3) azpiapartatuak; 8. artikulua, 9. puntua: a) apartatua, 3. oharra; 8. artikulua, 9. puntua: b) apartatua, b1) b2) eta b3) azpiapartatuak; 8. artikulua, 10. puntua; 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, a1), a2) eta a3) azpiapartatuak eta 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, 3. oharra.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea I. eranskinean zehazten diren lanpostu hutsetarako, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.

2. Deialdi hau eta bere oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Mutiloan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez, eta oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Lanpostu huts horiek honako txanda hauetan banatuko dira, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera:

a) Txanda irekia.

b) Dagokionean, erreserba txanda %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat.

c) Dagokionean, erreserba txanda genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

Prozedura hauetan ez da igoera txanda murrizturik egonen Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finkoentzat.

Halakorik bada, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautaprobak gainditu beharko dituzte eta adierazi duten desgaitasun maila eta kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatu beharko dituzte.

Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautapen-prozesuak gainditu beharko dituzte eta genero-indarkeriaren biktimak direla frogatu beharko dute.

1.1. Halakorik bada, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez badute, bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

1.2. Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

1.3. Bestetik, desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandetan, eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek edo halakoen gisan kontratatzen direnek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte eta, arau horretan ezarritako mailen artetik, ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan sailkatuta geldituko dira.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Osoko Bilkurak 2022ko urriaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, Arangurengo Udala partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Xedapen hauei, ordea ez zaie atxikitzen: 5. artikulua, 2. puntua; 8. artikulua, 3. puntua; 8. artikulua, 4. puntua; 8. artikulua, 9. puntua: a) apartatua, 3. oharra; 8. artikulua, 9. puntua: b) apartatua, b1) b2) eta b3) azpiapartatuak; 8. artikulua, 10. puntua; 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, a1), a2) eta a3) azpiapartatuak eta 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, 3. oharra.

3.–Baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den euskararen hizkuntza-eskakizuna izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Euskarari dagokionez, dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz (Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legea) antolatutako maila-proben bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak. Nolanahi ere, izangaiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera, adierazitako probetara aurkezteko konpromisoa aurkeztu beharko du.

g) Ezin izanen dute parte hartu Arangurengo Udalean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko diren langileek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

h) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.1.2. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Halakorik bada, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 3.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, %33ko desgaitasuna edo handiagoa eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

3.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandako izangaien berariazko betebeharrak:

Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 3.1.1 atalean aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f). oinarrian ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea nahitaez telematikoki aurkeztuko da, Arangurengo Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.aranguren.es/ (ezaugarrien taulan ere ageri da).

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek telematikoki aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, kasuaren arabera:

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) –IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) –Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da Arangurengo Udalaren atarian egonen den deialdiaren web orrian; deialdiaren ezaugarrien taulan dago zehaztua.

5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa izan beharko du, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukatuta, onetsiko da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian argitaratzeko.

6.2. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta Arangurengo Udalaren atarian egonen den deialdiaren web orrian behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, ezaugarrien taulan zehazten den Interneteko helbidean.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, onetsiko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian (ezaugarrien taulan zehazten da non).

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Oposizio-lehiaketa prozeduraren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, zenbait proba eginen dira, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren atalean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia: 60 puntu.

7.2.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da, baina oposizioaldiko probak ez dira baztertzaileak izanen. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

7.2.2. C, D eta E mailetarako, oposizioaldiak bi proba izanen ditu.

7.2.3. A eta B mailetarako, oposizioaldiak bi proba izanen ditu. Probak egun bakar batean egiten ahalko dira.

7.2.4. Proben kopurua, ezaugarriak eta edukia deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztuko dira.

7.2.5. Probak egiteko eguna, tokia eta ordua aditzera emanen da prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten denean.

Halakorik bada, hurrengo probetarako deialdiak ezaugarrien taulan zehazten den eta Arangurengo Udalaren atarian egonen den deialdiaren web orrian argitaratuko ditu epaimahaiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

7.2.6. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2.7. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.2.8. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.2.9. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten III. eranskinaren araberako autobalorazio inprimakia, behar bezala betea, eta merezimenduak justifikatzeko agirien kopiak, inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.3. Lehiaketaldia: 40 puntu.

7.3.1. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 28 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Arangurengo Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Arangurengo Udalean, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez 28 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Lanaldi erditik aurrera, lanaldi osotzat hartuko da. Lanaldi erditik beherako guztiak proportzionalki baloratuko dira.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 12 puntu.

b.1) Arangurengo Udalean, deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan:

–Arangurengo Udaleko plantilla organikoan hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak: 9,2 puntu, gehienez, lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

–Arangurengo Udaleko plantilla organikoan hizkuntza-eskakizunik ez duten lanpostuak: 12 puntu, gehienez, lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Euskara:

–M-C1 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak: 2,8 puntu, gehienez.

  • C1 (2,8 puntu), B2 (2,24 puntu), B1 (1,68 puntu), A2 (1,12 puntu), A1 (0,56 puntu).
  • Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

–M-B2 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak: 2,8 puntu, gehienez.

  • C1 eta B2 (2,8 puntu), B1 (2,10 puntu), A2 (1,40 puntu), A1 (0,70 puntu).
  • Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/4 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/4; eta B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/4.

Nafarroako edozein toki erakundetako egonkortze-prozeduretan, izangaiek, euskararen jakite-maila frogatzeko, merezimendu gisa zein nahitaezko betebehar gisa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite-mailari buruz emandako egiaztagiriak aurkez ditzakete, baliozkoak izanen baitira xede horretarako dauden titulazio ofizialez gain.

7.3.2. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, 7.2.9. oinarrian horretarako ezartzen den epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7.3.1. atalean merezimenduen atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.3.3. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak, deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta Arangurengo Udalaren atarian egonen den deialdiaren web orrian, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.

7.3.4. Behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak, Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian (deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non).

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen duten pertsonen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da:

1.–Kasua bada, xede den lanpostua betetzen egotea.

2.–Eskarmentu handiena edukitzea eskuratu nahi den lanpostuaren izen bera daukaten lanpostuetan, Arangurengo Udalean.

3.–Eskarmentu handiena edukitzea Arangurengo Udalean.

4.–Adin handiena edukitzea.

5.–Eskuratu nahi den lanpostuaren izen bera daukaten lanpostuetan, ordezkaritza txikiena daukan sexukoa izatea.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du gainditu dutenen zerrenda, hala badagokio, txanden arabera banatuta eta, horien barnean, hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran emanda. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta Arangurengo Udalaren atarian egonen den deialdiaren web orrian argitaratuko du zerrenda, eta organo eskudunari helaraziko dio, baldintzak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko izapideak egiteko.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du hautaprobak gainditu ondoren lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten:

a) Deialdiaren ezaugarrien taulan eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Euskararen eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera; zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak maila-proben bidez emandako frogagiriak, hain zuzen ere uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz antolatutako maila-proben bidez emandako frogagiriak (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak.

c) Hala dagokionean, ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

d) Halakorik bada, indarkeriaren biktima diren emakumeen izaera baliarazi duten izangaiek hauetakoren bat aurkeztu beharko dute: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial. Halaber, izaera hori egiazta dezakete gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen txostenaren bidez.

8.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori deialdiaren web-orrian argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

9.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori argitaratuko da Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

9.2. Arangurengo Udalaren zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Udalaren atariko deialdiaren web orrian izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Arangurengo Udaleko lan-kontratudun langile finko izendatuko dira, lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

10.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako lan-kontratudun langile finko bilakatuko ditu izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Baldin lan-kontratudun finko bihurtzen den izangai bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esletuko zaizkie lan-kontratudun langile finko berriei.

10.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Oposizio-lehiaketa bidez izapidetzen diren egonkortze prozeduren ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.

Zerrenda horiek subsidiarioki aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozesu baten ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

11.2. Deialdi honen ondoriozko hautapen-prozesuen ondoriozko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onetsiko da, eta toki erakundearen atariko deialdiaren web orrian argitaratuko da, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, Arangurengo Udalaren deialdiaren web orrian argitaratuko dira (ezaugarrien taulan zehazten da non) proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Datuen babesa.

Tratamenduaren arduraduna: Arangurengo Udala.

Datuak babesteko ordezkaria: aranguren@aranguen.es

Helburua: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoak baliatuz.

Datu-hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta udal web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, udal bulegoetara jo beharko dute.

Argibide gehiagorako: https://www.aranguren.es/general/aviso-de-privacidad/

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

ARANGURENGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

3.1

Kultur koordinatzailea

B

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Kultur eta kirol zerbitzuak

Lizentzia edo gradua arlo hauetan: Arte Ederrak, Filosofía, Historia, Artearen Historia, Giza Zientziak, Historia eta Musika Zientziak, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Zuzenbidea, Ekonomia, Pedagogia, Kazetaritza, Psikologia, Publizitatea eta Harreman Publikoak, eta Soziologia.

C1

euskara maila

6.2

Zerbitzu anitzetako ofiziala

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak eta kale garbiketa

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

6.3

Zerbitzu anitzetako ofiziala

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak eta kale garbiketa

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

8.6

Garbitzailea

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Udal eraikinen garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa:

Lanpostu guztietarako eskatzen da Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa. Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

2.2. Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere: Guztiak.

3.–Tasak.

3.1. Ez da tasarik ordaindu behar, udal araudian arautu gabe baitago.

4.–Oposizioko probak:

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA
(deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

* HALA BADAGOKIO, BIGARREN PROBA
(deskribatu probaren ezaugarriak, denbora, puntuazioa...)

Kultur koordinatzailea

Lehenbiziko ariketa teorikoa izanen da: "test" motako galdera sorta bat, hogei galderaz osatua, bai ezagutza orokorrei buruz bai lanpostuko jardueren gaineko berariazko gaiei buruz, eta erantzunetako bakarra izanen da zuzena. Galderak gai-zerrendan azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira. (Udalak ez du garatutako gai-zerrendarik emanen).

Proban 0 puntutik 30 puntura bitarte lortzen ahalko dira (gainditzeko gutxienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira). Galdera guztiek balio bera izanen dute (1,50 puntu).

Testak erreserbako beste 5 galdera izanen ditu. Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira bakarrik azterketako galderaren bat baliogabetzen bada. Galdera bat baliogabetzen bada, erreserbako lehenengoa puntuatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da.

Balorazioa, gehienez ere: 30 puntu

Bigarren proban, lanpostuaren eginkizunekin eta edukiarekin lotutako kasu praktiko bat ebatzi beharko da, gehienez ere 90 minutuan, epaimahaikideek izangaien gaitasunak baloratze aldera. Gehienez ere 30 puntu (gainditzeko, gutxienez ere, 15 puntu eskuratu beharko dira).

Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: idatzizko adierazpen gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna.

Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da.

Zerbitzu anitzetako ofiziala

Teorikoa izanen da. Test motako 30 galdera erantzun beharko dira. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Proban 0 puntutik 30 puntura bitarte lortzen ahalko dira (gainditzeko gutxienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira). Galdera guztiek balio bera izanen dute (1 puntu).

Testak erreserbako beste 5 galdera izanen ditu. Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira bakarrik azterketako galderaren bat baliogabetzen bada. Galdera bat baliogabetzen bada, erreserbako lehenengoa puntuatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Gehienez ere, 30 puntu.

Praktikoa. Epaimahaiak ezarritako proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, deialdiko lanpostuko betebeharrekin zerikusia dutenak.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Balorazioa, gehienez ere: 30 puntu (gainditzeko, gutxienez ere, 15 puntu eskuratu beharko dira).

Garbitzailea

Teorikoa izanen da. Test motako 30 galdera erantzun beharko dira. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Proban 0 puntutik 30 puntura bitarte lortzen ahalko dira (gainditzeko gutxienez ere 15 puntu eskuratu beharko dira). Galdera guztiek balio bera izanen dute (1 puntu).

Testak erreserbako beste 5 galdera izanen ditu. Erreserbako galderengatik puntuak emanen dira bakarrik azterketako galderaren bat baliogabetzen bada. Galdera bat baliogabetzen bada, erreserbako lehenengoa puntuatuko da, eta horrela hurrenez hurren.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

Gehienez ere, 30 puntu.

Praktikoa. Epaimahaiak ezarritako proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, deialdiko lanpostuko betebeharrekin zerikusia dutenak.

Proba egiteko egunean berean zehaztuko dira proba egiteko denbora eta akats bakoitzaren penalizazioa.

Balorazioa, gehienez ere: 30 puntu (gainditzeko, gutxienez ere, 15 puntu eskuratu beharko dira).

5.–Gai-zerrenda.

Lanpostua: KULTUR KOORDINATZAILEA

LEHENBIZIKO PROBA:

1.–6/190 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Nafarroako toki-erakundeak. Toki entitate motak. Udalen funtzionamenduaren araubidea. Udal egintzak aurkaratzeko araubidea.

2.–Arangurengo Udalaren antolaketa eta funtzionamendua.

3.–Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku-hartze ildoak, Nafarroako toki entitateei lotuak. Deialdiak, programak, dirulaguntzak.

3.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Nafarroako kontratu publikoei buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Kontratistak. 1. atala. Gaitasuna eta kaudimena. III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. 1. eta 2. atalak. IV. kapitulua: kontratu-kudeaketarako printzipioak eta arauak. V. kapitulua, 3. atala. Adjudikazio prozedurak.

5.–Nafarroako Antzokien Sarea.

6.–Finantzaketa iturriak, udaleko kultur jarduerarenak, publiko zein pribatuarenak. 8/2014 Foru Legea, maiatzaren 16koa, Mezenasgoari buruzkoa.

7.–1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa. I., II. eta IV. tituluak.

8.–Kultura proiektuen diseinua. Egitura, faseak eta edukia. Helburuak eta ekintzak. Proiektua garatzeko baliabideak. Aurrekontua. Jarraipena eta kontrola. Ebaluazioa.

9.–Arangurengo Udalaren kultura arloaren antolaketa. Herriko errealitate soziokulturala, ospakizunak eta kultura eragileak.

10.–Kultura ekintzaren komunikazio eta hedapen estrategiak.

11.–Arangurengo instalazio soziokulturalen antolaketa eta funtzionamendua.

12.–Kulturarako publikoak kudeatzea eta sortzea.

13.–Ordenantza, Aranguren Ibarreko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena.

5.–Gai-zerrenda.

Lanpostua: ZERBITZU ANITZETAKO OFIZIALA

LEHENBIZIKO PROBA:

1.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Exekuzioa. Erremintak. Materialak.

3.–Zoladurak eta azuleju-estaldurak: exekuzioa. Erremintak. Materialak.

4.–Estaldura jarraituak: morteroak. Exekuzioa. Erremintak. Materialak.

5.–Obrak bide publikoan: zangak, kutxatilak eta espaloiak: exekuzioa. Erremintak. Materialak.

6.–Aldamioak: motak. Aldamioaren zatiak. Muntatzea eta desmuntatzea.

7.–Hiri-altzariak: jartzea, konpontzea eta mantentzea.

8.–Segurtasuna eta osasuna eraikingintza lanetan. Norbanakoaren babesak. Babes kolektiboak. Seinaleak.

9.–Aranguren Ibarra: herriak, kaleen izenak, mendiak, alderdiak, ibaiak.

10.–Aranguren Ibarraren errealitatearen gaineko ezagutza: udalaren zerbitzu publikoak, eraikinak eta lokalak.

Lanpostua: GARBITZAILEA

LEHENBIZIKO PROBA:

1.–Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak.

2.–Lurzoru motak eta horien garbiketa.

3.–Altzariak eta horien garbiketa.

4.–Oinarrizko tratamenduak zoruetarako

5.–Oinarrizko tresnak eta lanabesak garbiketarako

6.–Garbitzeko makineria.

7.–Garbiketa sistemak.

8.–Komunen garbiketa: higienizazioa eta desinfekzioa.

9.–Jantokien garbiketa.

10.–Ekipamendu informatikoen garbiketa.

11.–Eraikin eta lokaletako kristalak garbitzeko teknikak:

12.–Kristalezko gainazalak: motak, kristalen ezaugarriak eta zikinkeria motak.

13.–Garbitzeko produktuak: motak, manipulazioa, dosifikazioa, biltegiratzea eta etiketatzea.

14.–Produktu kimikoak garbiketan.

15.–Garbiketaren alderdi ekologikoak Hondakinak ezabatzea.

16.–Garbiketa lanaren antolaketa. Eginkizunak, denbora eta espazioa.

17.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipoak.

18.–Aranguren Ibarra: kaleak, plazak eta beste toki batzuk. Aranguren Ibarreko udal eraikinak eta zerbitzuak.

6.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa).

https://sedeelectronica.aranguren.es/

7.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

2022ko maiatzaren 18ko Ebazpena.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/100/19

8.–Deialdia onesten duen ebazpena.

2022ko azaroaren 25eko Ebazpena

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://sedeelectronica.aranguren.es/

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://sedeelectronica.aranguren.es/

Iragarkiaren kodea: L2216174