247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Zuzenketa, deialdi baten I. eranskinarena, deialdiaren xedea izanik merezimendu-lehiaketaren bidez betetzea lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; jarraikiz  28ko 20/2021 Legean ezarritakoari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Etxarri Aranazko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak hartutako erabaki baten, deialdi baten oinarriak eta eranskinak onetsi ziren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, 20/2021 Legean eta 19/2022 Foru Legean xedatutakoaren arabera. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an.

Akatsa atzeman da, gizarte-hezitzaileei eskatzen zaien titulazioari dagokionez, gizarte-hezkuntzako diploma edo gradua baita. Atzeman den akatsa zuzendu da Mankomunitateko burutzaren 48/2022 Ebazpenaren bidez. Azaroaren 21eko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen I. eranskina ordeztu egiten da, jarraian ematen den I. eranskinarekin; osorik eusten zaie deialdiaren oinarrien testuari eta II. eranskinari, alegia, 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren horiei.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

2

GIZARTE-LANGILEA

B

LKF

% 100

GIZARTE LANEKO DIPLOMA EDO GRADUA

EUSKARA, C1

3

GIZARTE-HEZITZAILEA

B

LKF

% 100

GIZARTE LANEKO DIPLOMA EDO GRADUA

EUSKARA, C1

4

GIZARTE-HEZITZAILEA

B

LKF

% 50

GIZARTE LANEKO DIPLOMA EDO GRADUA

EUSKARA, C1

7

FAMILIA-LANGILEA

D

LKF

% 50

–Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikari titulua.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua.

–Arreta soziosanitarioko teknikaria.

–Etxean arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria.

–Hemen jasotakoen baliokideak diren beste titulazio ofizial batzuk, lanpostuarekin lotutakoak eta Administrazioak aitortutakoak.

EUSKARA, C1

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa (lanpostu zenbakia(k) adierazi): 4.

2.2. Sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik, epai irmo baten bidez, kondenatua ez izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi): 4.

3.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian.

https://etxarriogz.egoitzaelektronikoa.eus/info.0

3.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

Mankomunitateko buruaren 33/2022 Ebazpena, maiatzaren 3koa.

Iragarkia - Nafarroako Aldizkari Ofiziala

Iragarkia - Nafarroako Aldizkari Ofiziala

4.–Osoko Bilkuraren erabakia, deialdia onesten duena.

Osoko Bilkuraren 2022ko azaroaren 10eko Erabakia.

Etxarri Aranatzen, 2022ko abenduaren 1ean.–Mankomunitateko burua, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2216172