247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an hartutako erabaki baten bidez, Arangurengo Udaleko lanpostu huts batzuk (I.eranskineko ezaugarrien taulan jasota daude zein diren) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (oinarriak eta eranskinak) onetsi zuen. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Deialdiaren oinarriak beherago ageri dira.

Arangurengo Udalak, 2022ko urriaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen zati batean atxikitzea uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Xedapen hauei, ordea, ez zaie atxiki: 5. artikulua, 2. puntua; 8. artikulua, 3. puntua; 8. artikulua, 4. puntua; 8. artikulua, 9. puntua: a) apartatua, a1), a2) eta a3) azpiapartatuak; 8. artikulua, 9. puntua: a) apartatua, 3. oharra; 8. artikulua, 9. puntua: b) apartatua, b1) b2) eta b3) azpiapartatuak; 8. artikulua, 10. puntua; 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, a1), a2) eta a3) azpiapartatuak eta 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, 3. oharra.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea I. eranskinean zehazten diren lanpostu hutsetarako, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.

2. Deialdi hau eta bere oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Mutiloan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak betez, eta merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.3. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako lanpostuen erreserbarik ere.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Arangurengo Udalak, 2022ko urriaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen zati batean atxikitzea uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz. Xedapen hauei, ordea, ez zaie atxiki: 5. artikulua, 2. puntua; 8. artikulua, 3. puntua; 8. artikulua, 4. puntua; 8. artikulua, 9. puntua: a) apartatua, a1), a2) eta a3) azpiapartatuak; 8. artikulua, 9. puntua: a) apartatua, 3. oharra; 8. artikulua, 9. puntua: b) apartatua, b1) b2) eta b3) azpiapartatuak; 8. artikulua, 10. puntua; 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, a1), a2) eta a3) azpiapartatuak eta 9. artikulua, 1. puntua: a) apartatua, 3. oharra.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Izatea Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den euskararen hizkuntza-eskakizuna izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Euskarari dagokionez, dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, maila-proben ondoriozkoak, aplikatuta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak. Nolanahi ere, izangaiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera, adierazitako probetara aurkezteko konpromisoa aurkeztu beharko du.

g) Ezin izanen dute parte hartu Arangurengo Udalean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

h) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f). oinarrian ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko, eskabidea nahitaez telematikoki aurkeztuko da, Arangurengo Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.aranguren.es/.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen lehiaketan parte hartzeko eskabidea (II. eranskina).

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da Arangurengo Udalaren atarian egonen den deialdiaren web orrian (https://sedeelectronica.aranguren.es/); deialdiaren ezaugarrien taulan dago zehaztua.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Epaimahaia osatzen duten kideek ez dute zertan izan lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo berekoa eta ikasketa maila berekoa edo handiagokoa den titulaziorik.

5.4. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.5. Epaimahaia merezimendu-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.6. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.8. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukatuta, onetsiko da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian: https://sedeelectronica.aranguren.es/.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian: https://sedeelectronica.aranguren.es/.

6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztuko dira, Arangurengo Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.aranguren.es/. Eskabide orokorra erabiliko da.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Arangurengo Udalaren webgunean argitaratuko da, deialdiaren orrian.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Administrazio publikoetan deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Arangurengo Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 3 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Arangurengo Udalean, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 ataletarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Lanaldi erditik aurrera, lanaldi osotzat hartuko da. Lanaldi erditik beherako guztiak proportzionalki baloratuko dira.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian agertu behar dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Deialdia egiten duen toki erakundeari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

b.1) Arangurengo Udalean, deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan:

–Arangurengo Udaleko plantilla organikoan hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak: 33 puntu, gehienez. lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

–Arangurengo Udaleko plantilla organikoan hizkuntza-eskakizunik ez duten lanpostuak: 40 puntu, gehienez, lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

–M-C1 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak: 7 puntu, gehienez.

C1 (7 puntu), B2 (5,6 puntu), B1 (4,2 puntu), A2 (2,8 puntu), A1 (1,4 puntu).

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

–M-B2 hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak: 7 puntu, gehienez.

C1 eta B2 (7 puntu), B1 (5,25 puntu), A2 (3,5 puntu), A1 (1,75 puntu).

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/4 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/4; eta B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/4.

Nafarroako edozein toki erakundetako egonkortze-prozeduretan, izangaiek, euskararen jakite-maila frogatzeko, merezimendu gisa zein nahitaezko betebehar gisa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite-mailari buruz emandako egiaztagiriak aurkez ditzakete, baliozkoak izanen baitira xede horretarako dauden titulazio ofizialez gain.

c) Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio altuagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

d) Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du, Arangurengo Udalaren atarian egonen den deialdiaren web orrian (ezaugarrien taulan zehazten da non), eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

8.3. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero,honela ebatziko dira:

1.–Kasua bada, xede den lanpostua betetzen egotea.

2.–Eskarmentu handiena edukitzea eskuratu nahi den lanpostuaren izen bera daukaten lanpostuetan, Arangurengo Udalean.

3.–Eskarmentu handiena edukitzea Arangurengo Udalean.

4.–Adin handiena edukitzea.

5.–Eskuratu nahi den lanpostuaren izen bera daukaten lanpostuetan, ordezkaritza txikiena daukan sexukoa izatea.

8.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Euskararen edo beste hizkuntza ofizial baten hizkuntza eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, maila-probak egitearen ondoriozkoak, aplikatuta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legea enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena da). Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak.

c) Hala dagokionean, ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege-dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

9.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori argitaratuko da Arangurengo Udalaren atarian dagoen deialdiaren web orrian: https://sedeelectronica.aranguren.es/.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori argitaratuko da Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

10.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Arangurengo Udalaren atariko deialdiaren web orrian izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Lan-kontratudun finko gisa kontratatuko dira aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

11.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako lan-kontratudun langile finko bilakatuko ditu izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

11.4. Izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean hartuko da lanpostuen jabetza.

11.5. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

11.6. Baldin lan-kontratudun finko bihurtzen den izangai bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

11.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, Arangurengo Udalaren deialdiaren web orrian argitaratuko dira (ezaugarrien taulan zehazten da non) proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Datuen babesa.

Tratamenduaren arduraduna: Arangurengo Udala.

Datuak babesteko ordezkaria: aranguren@aranguen.es

Helburua: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.

Datu-hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta udal web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: Interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, udal bulegoetara jo beharko dute.

Argibide gehiagorako: https://www.aranguren.es/general/aviso-de-privacidad/

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

ARANGURENGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

1.4

Arkitekto teknikoa

B

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Administrazio orokorra

-Arkitekto teknikoaren gradua edo baliokidea

C1

Euskara

1.6

Herritarraren Arretarako Bulegoko administrari-ofizial arduraduna

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Administrazio orokorra

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

1.8

Administrari-ofiziala - Finantza-administrazioa

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Administrazio Orokorra

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

C1

Euskara

1.9

Administrari-ofiziala

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Administrazio Orokorra

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

2.2

Gizarte-langilea

B

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte-laguntzailearen titulu ofiziala, Gizarte Laneko diploma edo gradu baliokidea

2.3

Gizarte-hezitzailea

B

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Laneko diploma edo gradua, edo baliokidea

B2

Euskara

2.5

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko administrari-ofiziala.

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Gizarte Zerbitzuak

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

B2

Euskara

2.6

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Gizarte Zerbitzuak

Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Menpekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikaria (erdi maila).

–Arreta soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako erdi mailako teknikari titulua edo baliokidea.

–Arlo soziosanitarioko bestelako titulu ofizialak.

B2

Euskara

2.7

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

%70,90

Gizarte Zerbitzuak

Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Menpekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikaria (erdi maila).

–Arreta soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako erdi mailako teknikari titulua edo baliokidea.

–Arlo soziosanitarioko bestelako titulu ofizialak.

B2

Euskara

B1 gidabaimena

2.8

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

%70,90

Gizarte Zerbitzuak

Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Menpekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikaria (erdi maila).

–Arreta soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako erdi mailako teknikari titulua edo baliokidea.

–Arlo soziosanitarioko bestelako titulu ofizialak.

B1 gidabaimena

2.9

Familia-langilea

D

Lan-kontratudun finkoa

%70,90

Gizarte Zerbitzuak

Honako titulu hauetariko bat edukitzea:

–Etxean laguntza soziosanitarioa emateko ziurtagiri profesionala.

–Menpekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikaria (erdi maila).

–Arreta soziosanitarioko teknikaria (erdi maila).

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako erdi mailako teknikari titulua edo baliokidea.

–Arlo soziosanitarioko bestelako titulu ofizialak.

B1 gidabaimena

2.10

Gizarte-langilea

B

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte-laguntzailearen titulu ofiziala, Gizarte Laneko diploma edo gradu baliokidea

B2

Euskara

4.7

Mantentze-lanetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Instalazioak mantentzeko zerbitzuak

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea

5.1

Ingurumeneko teknikaria

B

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Ingurumena

Lizentziatura edo gradua Ingurumen Zientzietan, Biologian, Ingurumen Biologian, Zientzia Esperimentaletan, Nekazaritza Ingeniaritzan, Nekazaritza Ingeniaritzan, Mendi Ingeniaritzan, Basogintzako eta Natura Inguruneko Ingeniaritzan, Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzan (Landa Ingeniaritzako Ibilbidearekin).

B2

Euskara

5.6

Lorezaintzako peoia

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Lorezaintza

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea

5.7

Lorezaintzako peoia

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Lorezaintza

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea

5.10

Lorezaintzako peoia

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Lorezaintza

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea

6.4

Kale garbiketako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak eta kale garbiketa

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea

6.5

Kale garbiketako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak eta kale garbiketa

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, lehen mailako lanbide heziketako titulua edo baliokidea

6.6

Kale garbiketako peoia

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak eta kale garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

6.7

Kale garbiketako peoia

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak eta kale garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

6.8

Zerbitzu anitzetako ofiziala

C

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Zerbitzu anitzak eta kale garbiketa

Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea

7.2

Atezaintzako enplegatua

E

Lan-kontratudun finkoa

%85,7

Ikastetxe publikoak

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

B2

Euskara

8.1

Garbiketako arduraduna

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Udal eraikinen garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

8.2

Garbitzailea

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Udal eraikinen garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

8.3

Garbitzailea

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Udal eraikinen garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

8.4

Garbitzailea

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Udal eraikinen garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

8.5

Garbitzailea

E

Lan-kontratudun finkoa

Osoa

Udal eraikinen garbiketa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa.

Lanpostu guztietarako eskatzen da Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa. Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

2.2. Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere: Guztiak.

3.–Tasak.

3.1. Ez da tasarik ordaindu behar, udal araudian arautu gabe baitago.

4.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian.

https://sedeelectronica.aranguren.es/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

2022ko maiatzaren 18ko Ebazpena

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/100/19

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

2022ko azaroaren 25eko Ebazpena

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://sedeelectronica.aranguren.es/

III. ERANSKINA

Merezimenduen autobaloraziorako agiria

https://sedeelectronica.aranguren.es/

Iragarkiaren kodea: L2216173