247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Osoko Bilkurak 2022ko urriaren 27an hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Horiek horrela, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2022ko azaroaren 25ean:

EBAZTEN DUT:

1. Onestea lanpostu hauek oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: kirol koordinatzailea, obretako behargina eta lorezaintzako behargina.

2. Onestea oposizio-lehiaketa arautuko duten oinarriak eta ezaugarrien taulak; ebazpen honen eranskinean jasota daude.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez, eta oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Lanpostu bakoitzak prozesu independente bat izanen du, deialdi honen oinarrien arabera arautuko dena.

1.3. Lanpostu huts horiek honako txanda hauetan banatuko dira, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera:

a) Txanda irekia.

Prozedura hauetan ez da funtzionarioen arteko igoera txanda murrizturako erreserbarik egonen.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek edo halakoen gisan kontratatzen direnek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte eta, arau horretan ezarritako mailen artetik, ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan sailkatuta geldituko dira.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) I. eranskinean zehazten den nazionalitateari buruzko baldintza betetzea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) Ezin izanen dute parte hartu deialdia egin duen toki erakundean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

h) Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den gidabaimen mota edukitzea.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f). oinarrian ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskaeren aurkezpena nahitaez telematikoki egin beharko da, erregistro elektronikoaren bidez.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa ezaugarrien taulan zehazten dena da.

Azterketa eskubideetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak (2014ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) ezartzen du 20 euro ordaindu behar direla azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

–Deialdia argitaratzen den egunerako, langabetu gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean.

Dagokion enplegu-bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

–Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenek egiaztatuko dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotearen ziurtagiriaren bidez, eta, era berean, ez dutela lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik hilean.

Eskabidean bertan (II. eranskina), dagokion apartatuan, adieraziko dute ez dutela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik hilean.

Tasa nominal eta indibidual hori egoitza elektronikoaren bidez ordainduko da, «Tasen autolikidazioa» izapidean.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen lehiaketan parte hartzeko eskabidea (II. eranskina).

–Tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute (tasa ordaindu izanaren egiaztagiria ez da aurkeztu behar, Udalak berak ofizioz egiaztatuko baitu).

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Zizur Nagusiko Udalaz besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, ezarritako baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko tituluak edo ziurtagiriak, I. eranskinean lanpostu bakoitzerako zehaztutakoaren arabera.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Zizur Nagusiko Udalean egin eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

–Zizur Nagusiko Udalean, deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izanaren ziurtagiria, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan.

5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa izan beharko du, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan (deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztua).

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila deialdiaren web fitxan, toki erakundearen atarian.

6.2. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, ezaugarrien taulan zehazten den Interneteko helbidean.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan argitara dadila aginduko da.

6.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Oposizio-lehiaketa prozeduraren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, proba bat edo gehiago eginen dira, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren atalean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia: 60 puntu.

7.2.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da, baina oposizioaldiko probak ez dira baztertzaileak izanen. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

7.2.2. C eta D mailetarako, oposizioaldiak proba bakarra izanen du, test motakoa.

7.2.3. A mailako lanpostuetarako oposizioaldiak bi proba izanen ditu. Egun berean egiten ahalko dira.

7.2.4. Proben kopurua, ezaugarriak eta edukia deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztuko dira.

7.2.5. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua. Egun bakarrean egiten ahalko dira deialdiaren ezaugarrien taulan aurreikusitako proba guztiak.

Halakorik bada, hurrengo probetarako deialdiak ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan argitaratuko ditu epaimahaiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

7.2.6. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2.7. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.2.8. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.2.9. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten III. ERANSKINAREN araberako autobalorazio inprimakia, behar bezala betea, eta merezimenduak justifikatzeko agirien kopiak, inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.3. Lehiaketaldia: 40 puntu.

7.3.1. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 28 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 28 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 2,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 0,86 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez 28 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 12 puntu.

b.1) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan deialdi honen xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 3,2 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

Kirol koordinatzailearen lanpostua: 10 puntu.

Obretako beharginaren eta lorezaintzako beharginaren lanpostuak: 5 puntu.

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUAREN IZENA

MEREZIMENDU MAILA

14000

Kirol koordinatzailea

MC1

46005

Obretako behargina

MB1

46104

Lorezaintzako behargina

MB1

Oharrak b.2 apartaturako:

Euskara jakiteagatik 7.3.1. b.2) oinarrian adierazitako puntuak emanen dira gehienez, modu honetan banatuta:

1. Lanpostuak C1 merezimendu maila badu esleituta, ahalik eta baloraziorik handiena jasoko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 titulua (edo goragoko mailak) edo C1 mailaren (edo goragoko mailen) baliokidea den beste titulazio ofizial bat edukitzeagatik.

Titulazio hori eduki ezean, balorazio handienaren arabera baloratuko da, proportzionalki, honako tituluren bat edukitzea: B2, B1, A2 eta A1 mailatakoak edo titulazio ofizial baliokideak.

2. Lanpostuak B1 merezimendu maila badu esleituta, ahalik eta baloraziorik handiena jasoko da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1 titulua (edo goragoko mailak) edo C1 mailaren (edo goragoko mailen) baliokidea den beste titulazio ofizial bat edukitzeagatik.

Titulazio hori eduki ezean, balorazio handienaren arabera baloratuko da, proportzionalki, honako tituluren bat edukitzea: A2 eta A1 mailatakoak edo titulazio ofizial baliokideak.

Nafarroako edozein toki erakundetako egonkortze-prozeduretan, izangaiek euskararen jakite-maila frogatzeko, merezimendu gisa zein nahitaezko betebehar gisa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite-mailari buruz emandako egiaztagiriak aurkez ditzakete, baliozkoak izanen baitira xede horretarako dauden titulazio ofizialez gain.

7.3.2. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, 7.2.9. oinarrian horretarako ezartzen den epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7.3.1. atalean merezimenduen atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.3.3. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak, deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.

7.3.4. Behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak, deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan.

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, ebatziko da 7.3.b.1) apartatuan puntuaziorik handiena duen pertsonaren alde; eta, hor ere berdinketa egonez gero, 7.3.a) apartatuan puntuaziorik handiena duenaren alde. Horrela ere berdinketa egonez gero, apartatu horren barnean azpiapartatu bakoitzean puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da, azpiapartatu horiek duten hurrenkerari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du gainditu dutenen zerrenda, hala badagokio, txanden arabera banatuta eta, horien barnean, hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran emanda. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan argitaratuko du zerrenda, eta organo eskudunari helaraziko dio, baldintzak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko izapideak egiteko.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du hautaprobak gainditu ondoren lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten:

a) Deialdiaren ezaugarrien taulan eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren web fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

9.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

9.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Toki erakundeko funtzionario izendatuko dira edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, kasuan kasuko lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

10.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

10.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Oposizio-lehiaketa bidez izapidetzen diren egonkortze prozeduren ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.

Zerrenda horiek subsidiarioki aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozesu baten ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

11.2. Deialdi honen ondoriozko hautapen-prozesuen ondoriozko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onetsiko da, eta toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

13.–Datu pertsonalen babesa.

Identitatea: Zizurko Udala.

Posta helbidea: Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia.

Telefonoa: 948 181896.

Datuak babesteko ordezkaria: delegadaprotecciondatos@zizurnagusia.eus

Helburua: Lanpostu hutsak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko aparteko prozesuaren barnean betetzeko deialdiak kudeatzea, botere publikoen jardunean.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak.

Datu-hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta udal web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezabatzeko ere.

Halaber, erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

ZIZUR NAGUSIKO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

14000

Kirol koordinatzailea

A

F

LO

Kirola

Gradua Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan, Lizentziatura Gorputz Hezkuntzan, eta Lizentziatura Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan.

Euskara

46005

Obretako behargina

D

F

LO

Hiritgintza Zerbitzuak / Obretako Zerbitzua

Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokidea

Euskara

B motako gidabaimena

46104

Lorezaintzako behargina

D

F

LO

Hirigintza Zerbitzuak / Lorategi Zerbitzua

Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokidea

Euskara

B motako gidabaimena

2.–Txandak (hala badagokio, adierazi plaza kopurua).

LANPOSTUA

TXANDA IREKIKO PLAZA KOPURUA

%33KO DESGAITASUNA EDO HANDIAGOA DUTENENTZAT ERRESERBATUTAKO PLAZA KOPURUA

GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEENTZAKO ERRESERBATUTAKO PLAZA KOPURUA

Kirol koordinatzailea

1

Obretako behargina

1

Lorezaintzako behargina

1

3.–Baldintzak.

3.1. Espainiako nazioalitatea eduki behar da lanpostu guztietarako.

4.–Tasak.

4.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 20 euro.

4.2. Ordaintzeko modua: egoitza elektronikoaren bidez, «Tasen autolikidazioa» izapidean.

5.–Oposizioko probak:

KIROL KOORDINATZAILEA

LEHEN PROBA.

Test motako galdera sorta bat izanen da, erantzun anitzekoa, lanpostuaren jarduerei buruzko ezagutza orokorrei eta espezifikoei buruz.100 galderaz osatua egonen da, hiru erantzun-aukerarekin. Galdera horiei beste bost galdera gehituko zaizkie, ordezko gisa. Erantzunetako bat bakarrik izanen da zuzena.

Proba honetan 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 15 beharko dira proba gainditzeko.

Galdera guztiek balio bera izanen dute (0,3 puntu) eta 0,075 puntu kenduko dira oker emandako erantzunengatik.

Epaimahaiak dagokion unean zehaztuko du probak egiteko zenbat denbora egonen den.

BIGARREN PROBA.

Bi kasu praktiko ebatzi beharko dira, lanpostuaren eginkizunekin eta edukiekin zerikusia duten alderdiak jasoko dituztenak.

Probari 30 puntu emanrn zaizkio gehienez, eta kasu praktiko bakoitzari 15 puntu. Gainditzeko, gutxienez 7,5 puntu lortu beharko dira kasu praktiko bakoitzeko.

Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: idatzizko adierazpen gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna.

Proba plika bidezko gutun-azal itxien bidez eginen da.

Bigarren proba hori ez da baloratuko lehenengo proba gainditzen ez bada.

Epaimahaiak dagokion unean zehaztuko du probak egiteko zenbat denbora egonen den.

OBRETAKO BEHARGINA

Test motako galdera sorta bat izanen da, erantzun anitzekoa, lanpostuaren jarduerei buruzko ezagutza orokorrei eta espezifikoei buruz. 100 galdera teoriko-praktikoz osatua egonen da, hiru erantzun-aukerarekin. Galdera horiei beste hiru galdera gehituko zaizkie, ordezko gisa. Erantzunetako bat bakarrik izanen da zuzena.

Proba honetan 60 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 30 puntu lortu beharko dira proba gainditzeko.

Galdera guztiek balio bera izanen dute (puntu 0,6) eta 0,15 puntu kenduko dira oker emandako erantzunengatik.

Epaimahaiak dagokion unean zehaztuko du proba egiteko zenbat denbora egonen den.

LOREZAINTZAKO BEHARGINA

Test motako galdera sorta bat izanen da, erantzun anitzekoa, lanpostuaren jarduerei buruzko ezagutza orokorrei eta espezifikoei buruz. 100 galdera teoriko-praktikoz osatua egonen da, hiru erantzun-aukerarekin. Galdera horiei beste hiru galdera gehituko zaizkie, ordezko gisa. Erantzunetako bat bakarrik izanen da zuzena.

Proba honetan 60 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 30 puntu lortu beharko dira proba gainditzeko.

Galdera guztiek balio bera izanen dute (puntu 0,6) eta 0,15 puntu kenduko dira oker emandako erantzunengatik.

Epaimahaiak dagokion unean zehaztuko du proba egiteko zenbat denbora egonen den.

6.–Gai-zerrenda.

Lanpostua: KIROL KOORDINATZAILEA

LEHEN PROBA.

1.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa (I. zatia): kirola Nafarroan. Oinarrizko printzipioak. Kirol politikaren helburuak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak eta Nafarroako udalerri eta kontzejuenak.

2.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa (II. zatia): Kirol jarduerak: oinarrizko kontzeptuak, tipologia eta sustapena. Nafarroako selekzioen aipamena.

3.–80/2003 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Kirol Entitateak eta Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen dituena (I. zatia): kirol klubak eta kirola sustatzeko Nafarroako entitateak: arau orokorrak, estatutuak, eraketa eta aitortza. Kirol klub filialak.

4.–80/2003 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Kirol Entitateak eta Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen dituena (II. zatia): Nafarroako kirol federazioak: arau orokorrak. Eraketa eta aitortza ofiziala. Estatutuak. Gobernu organoak. Araubide juridikoa, ekonomikoa eta dokumentala. Erantzukizuna eta harremanak Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioarekin.

5.–80/2003 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Kirol Entitateak eta Nafarroako Kirolaren Erregistroa arautzen dituena (III. zatia): Nafarroako Kirolaren Erregistroa: xedea, egitura eta funtzionamendua.

6.–Nafarroako kirol entitateen zerga-araubidea: zerga aplikagarriak eta betebeharrak.

7.–18/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroan Kirol Lanbidean Hasteari eta Jarduteari buruzkoa: xedea eta aplikazio eremua. Kirol arloko lanbideak: izenak, eskudantziak eta exigitu beharreko kualifikazioak. Kirol arloko lanbideetan hastea eta aritzea.

8.–971/2007 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, goi mailako eta errendimendu handiko kirolarien gainekoa: definizioak, izaera lortzeko eta egiaztatzeko baldintzak eta balorazio-irizpideak. Laguntza neurriak.

9.–Nafarroako errendimenduko kirola (I. zatia): 9/2012 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituena: definizioa. Mailen eta estamentuen sailkapena. Nafarroako errendimenduko kirolean sartzeko bideak, prozedura eta baldintza orokorrak. Sustapen-neurriak eta onurak. Nafarroako errendimenduko kirolaren plana.

10.–Nafarroako errendimenduko kirola (III. zatia): 329/2015 Foru Agindua, maiatzaren 29koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, prozedura arautzen duena Nafarroan goi errendimenduko kirolean, hobekuntzako kirolean eta oinarrizko errendimendukoan sartzeko: kirol arloko baldintza teknikoak eta prozedurak Nafarroako goi errendimenduko, hobekuntzako edo oinarrizko errendimenduko kirolean sartzeko.

11.–100/2021 Foru Dekretua, azaroaren 24koa, Nafarroako Foru Komunitateko kirolaren goresmen sariak arautzen dituena: tipologia, kontuan hartu beharreko merezimenduak eta emateko prozedura.

12.–15/2007 Foru Dekretua, otsailaren 26koa, Nafarroako Kirolaren Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena: helburuak, izaera, atxikipena eta eginkizunak. Osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

13.–248/2011 Foru Dekretua, abenduaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautzen dituena: xedea eta aplikazio eremua, kontzeptua eta jomuga, helburuak eta printzipioak. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa akademiko orokorra. Kirol-irakaskuntza ofizialen eta federazio irakaskuntzen arteko aldea. Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioaren menpeko titulartasun publikoko ikastetxeak baimentzea.

14.–356/2000 Foru Dekretua, azaroaren 13koa, kirol jarduera jakin batzuk interes sozialeko deklaratzea arautzen duena. Kirol babesletzaren aipamen berezia: definizioa eta zerga-araubidea.

15.–Nafarroako Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa. Izaera, egitura organikoa, funtzioak eta eskainitako zerbitzuak.

16.–Miguel Induráin fundazioa (I. zatia): izaera, araubide juridikoa eta fundazioaren helburuak. Fundazioaren gobernua eta funtzionamendu-araubidea. Araubide ekonomikoa.

17.–Miguel Induráin fundazioa (II. zatia): jarduketa eremuak eta garatutako programa nagusiak. Nafarroako Kirol Eskola.

18.–Nafarroako Foru Komunitatean lehiaketak eta kirol jarduerak antolatzea, kontuan izanik Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legea eta Nafarroako ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea: pertsona eta entitate antolatzaileen baimenak, lizentziak eta betebeharrak. Zehapen araubidea.

19.–Osasun-laguntza eta kirolarien babesa Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legean. 11/2021 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, kiroleko dopinaren aurka borrokatzekoa: dopinaren aurka borrokatzeko administrazio-antolamendua. Dopin-kontrolak.

20.–19/2007 Legea, uztailaren 11koa, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkakoa: xedea eta aplikazio eremua. Kirol lehiaketen eta ikuskizunen antolatzaileen erantzukizunak eta betebeharrak, ikusleenak eta bertaratuenak. Kiroleko indarkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurkako Estatuko Batzordea. Zehatzeko eskumenak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

21.–Kirol Kontseilu Gorenaren erregulazioa Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legean: izaera eta araubide juridikoa. Eskumenak eta erakundearen egitura. Kirol Gaztea fundazioa: helburuak eta jarduketa ildoak.

22.–Espainiako Batzorde Olinpiarra eta Espainiako Batzorde Paraolinpiarra: izaera, printzipioak, helburuak eta eskumenak. Antolaketa egitura. Jarduerak eta programak.

23.–Ebazpena, 2014ko urtarrilaren 10ekoa, Kirol Kontseilu Gorenak emana, goi mailako kirola eta lehiaketako kirola egiteko kirol instalazioak eta programak sailkatzen dituena: zentroen eta programen tipologia, sailkatzeko irizpideak eta sailkatzeko prozedura.

24.–Espainiako kirol federazioen erregulazioa Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legean eta abenduaren 20ko 1835/1991 Errege Dekretuan: izaera, araubide juridikoa eta eginkizunak. Nazioarteko ordezkaritza. Kirol federazio autonomikoekiko harremana: integrazioa eta ordezkagarritasuna. Lizentziak ematea lehiaketa ofizialetan parte hartzeko.

25.–Liga profesionalen eta kirol sozietate anonimoen erregulazioa Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legean eta abenduaren 20ko 1835/1991 Errege Dekretuan. 1006/1985 Errege Dekretua, ekainaren 26koa, kirolari profesionalen lan-harreman berezia arautzen duena: kirolari profesionalaren kontzeptua, aplikazio eremua, kontratu-harremanaren iraupena eta aldeen eskubideak eta betebeharrak.

26.–Kirola Europar Batasunean: lehentasunak, mugaz gaindiko proiektuak eta Batasunaren ekimenak. Kirolari buruzko liburu zuria.

27.–Europako Kirolaren Gutuna: edukia eta analisia.

28.–Kirol boluntariotza Nafarroako Bolondres Lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen arabera: helburua eta definizioa. Boluntarioen eskubideak eta betebeharrak. Boluntariotza entitateak eta boluntariotza programak dituztenak Nafarroako Foru Komunitatean. NAFARROA OROTAN LAGUN boluntariotzaren informazio eta koordinazio gunea. Nafarroako Boluntariotzaren Plana: ildo eta helburu estrategikoak.

29.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. Berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

30.–Kirola eta desgaitasuna: kirol egokituaren antolaketa eta egitura federatua Espainian eta Nafarroan. Kirol egokitua eta inklusiboa Kirol Kontseilu Gorenak eskola-adinekoentzat antolatutako Espainiako txapelketetan. Nafarroako Kirolaren Institutuak desgaitasuna dutenen kirola babesteko sustatutako ekintzak.

31.–Teknologia digitalen erabilera arduratsua adin txikikoak dituzten kirol entitateetan: jardunbide egokiak, protokoloak, esparru etikoa eta arau-esparrua.

32.–Bertako kirolak Nafarroan sustatzea: euskal pilota Nafarroan bultzatzeko azterlana eta plana. Nafarroan herri kirolak sustatzeko ekintza plana.

33.–197/2011 Foru Dekretua, irailaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitateko erabilera publikoko kirol bidexken sorrera eta kontserbaziorako baldintzak arautzen dituena: egitura eta edukia. Nafarroan bideak markatu eta kontserbatzeko dirulaguntzak eta laguntzak.

34.–NIDE 1 arauak: zelai txikiak: erregelamendu-arauak eta proiektu-arauak. NIDE 2 arauak: zelai handiak eta atletismoa: erregelamendu-arauak eta proiektu-arauak.

35.–NIDE 3 arauak: igerilekuak: erregelamendu-arauak eta proiektu-arauak. NIDE 4 arauak: izotz-kirolak: erregelamendu-arauak eta proiektu-arauak.

36.–Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Instalazioen Plan Gidaria, 2022-2025: lege-esparrua. Nafarroako kirol-instalazio publiko eta pribatuen aurrekariak. Kirol federatua egiteko kirol-instalazioen eskaria aztertzea. Aisialdiko kirolerako, osasunerako eta jostetarako kirol-instalazioen eskariak aztertzea. Diagnostikoa. Ardatz estrategikoak.

37.–Nafarroako erabilera publikoko kirol-instalazioen erregulazioa eta kirol-instalazioen plangintzarena Nafarroako Kirolari buruzko Foru Legean. Nafarroako Kirol Instalazioen Errolda. 38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena. Kirol instalazioen eta ekipamenduen xedapen orokorrak eta oinarrizko betekizunak.

38.–Nafarroako titulartasun publikoko kirol instalazioak: kirol instalazioen tokiko planak egiteko protokoloa. Udalaren kirol instalazioen erabilera partekatua. Nafarroako Gobernuaren kirol instalazioak: harremana eta kudeaketa motak. Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak Nafarroako kirol instalazioen erabilerarako sinatutako hitzarmenak.

39.–Kudeaketa aurreratuko eredua Nafarroako kirol entitateetan: elementuak eta ebaluazioa. Kirol sektorearen berrikuntza, modernizazioa eta digitalizazioa: kudeaketa digitalizatzea kirol erakundeetan eta kirol instalazio adimendunetan.

40.–Kirol erakundeen kudeaketaren oinarrizko elementuak: plan estrategikoa (egitura, azterketa-, definizio- eta prestatze-prozesuak), urteko planak (definizioa eta prestaketa) eta aginte taula integrala/BSC (ekintza-ildoak, helburuak, adierazleak, jomugak, arduradunak eta denboralizazioa).

41.–Osasunaren Mundu Erakundearen jarraibideak jarduera fisikoari eta jokabide sedentarioei buruz: laburpen exekutiboa Nafarroarako.

42.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babestekoa (IX. kapitulua: kirolaren eta aisiaren eremua).

43.–Nafarroako udal kirol zerbitzuen eskumenen esparrua, eta kudeaketa-moduak indarrean dagoen legeriaren arabera.

44.–Tokiko kirol sistema: kontzeptua, funtzioak eta utilitateak udaleko kirol kudeaketan.

45.–38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena.

46.–Kirol-jarduna eta ariketa fisikoa sustatzea Zizur Nagusiko hainbat sektoretan eta populazio-motatan: egindako programa eta proiektuen motak eta ezaugarriak.

47.–Kirolean osasuna sustatzeko udal programak: motak eta ezaugarriak.

48.–Eskolan kirol anitza sustatzeko udal programak: motak eta ezaugarriak.

49.–Udal kirol zerbitzuak kanpora ateratzea. Jarraipen eta kontrol optimorako mekanismoak eta gakoak.

50.–Kudeaketa adierazleak, udal kirol zerbitzuaren jarduna ebaluatzeko.

51.–Nafarroako eta estatuko beste administrazio batzuek Nafarroako toki entitateei ematen dizkieten dirulaguntzak, kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko: motak eta ezaugarriak.

52.–Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

http://www.zizurmayor.es/wp-content/uploads/sites/41/2013/04/ORDENANZA-INS-DEP.pdf

53.–Zizur Nagusiko kirol-instalazioen funtzionamendurako oinarrizko erregelamendua. Araudiak.

http://www.zizurmayor.es/wp-content/uploads/sites/41/2013/04/Reglamento-instalaciones-deportivas-Tama%C3%B1o-1.09-kb.pdf.

54.–Administrazio-egintzak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

55.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio-prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

56.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua.

57.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

58.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Atariko titulua. Lehen titulua: Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak.

59.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratu eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

60.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. Lehen titulua: dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Bigarren titulua: dirulaguntzak itzultzea.

60.–Zizur Nagusiko Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.

http://www.zizurmayor.es/wp-content/uploads/sites/41/2019/10/Ordenanza-de-Subvenciones-Texto-Refundido.pdf

62.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea.

63.–Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

64.–Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

65.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

66.–Zizur Nagusiko emakume eta gizonen arteko berdintasunerako ordenantza https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2019/170/45/

67.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua: toki entitateen antolaketa eta administrazioa. I. kapitulua: Udalerriak. III. titulua: Nafarroako toki erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

68.–Zizur Nagusiko Udalaren erregelamendu organikoa https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2017/35/47/

69.–Zizur Nagusiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza.

http://www.zizurmayor.es/wp-content/uploads/sites/41/2019/10/Texto-refundido-de-la-Ordenanza.pdf

69.–Office: word, excel eta windows x10-i buruzko oinarrizko ezagutzak. Posta elektronikoa. Internet.

BIGARREN PROBA.

Lehenengo probako 1etik 41era bitarteko gaiak.

Lanpostua: OBRETAKO BEHARGINA

1. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

2. gaia.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

3. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze makineriaren oinarrizko maneiua.

4. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea, enkofratuak eta murruak zutitzea. Zoladura lanak eta urbanizazioa. Itxiturak. Saneamendu sareak. Kutxetak.

5. gaia.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak. Oinarrizko ezagupenak.

6. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Argiteria publikoa. Oinarrizko ezagupenak.

7. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lana: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak. Oinarrizko ezagupenak.

8. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.

9. gaia.–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea. Biltegiaren kontrola.

10. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze lanak. Pintura.

11. gaia.–Lorezaintzako oinarrizko ezagutzak (erremintak, inausketa, fitosanitarioen erabilera, sastrakak kentzeko makinaren maneiua, ureztatzeko sistemak).

12. gaia.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak, pertsianak eta abar.

13. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: babes kolektiboak eta norbera babesteko ekipamenduak. Bide segurtasuna. Metalezko hodi-aldamioak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak modu seguruan erabiltzea. Makinen eta lanabesen alorreko segurtasuna.

14. gaia.–Lehen laguntza.

15. gaia.–Zizurko Udalaren errealitate geografikoari eta administratiboari buruzko ezagutza oinarrizkoak: udal antolaketa, parajeak, termino nagusiak, biztanleria, eraikinak eta abar (hemen eskuragarri: www.zizurmayor.es/).

Lanpostua: LOREZAINTZAKO BEHARGINA

1. gaia.–Lorezaintzako zaintze lanak. Soropilak eta belardiak kontserbatzeko lanak, zuhaitzak eta zuhaixkak kontserbatzeko lanak, lore-landareak eta erraboil-landareak kontserbatzeko lanak.

2. gaia.–Sortze eta/edo lehengoratze lanak lorezaintzan. Belardia berriztatzea eta ereitea, zuhaitzak, zuhaixkak eta landare loredunak ordezkatzea.

3. gaia.–Kimatze lanak. Zuhaitzak kimatzea; zuhaixkak kimatzea eta azpizuhaixkak eta heskaiak kimatzea.

4. gaia.–Izurriteak eta gaitzak lorezaintzan. Oinarrizko ezagupenak.

5. gaia.–Ureztaketa sarea kontserbatzeko lanak. Ureztaketa sarearen oinarrizko ezagupenak eta ureztatzeko instalazioaren prebentziozko mantentze-lanak.

6. gaia.–Ibilgailuen eta makineriaren eta bitarteko lagungarrien erabilera lorezaintzan. Erremintak zorroztea eta lanerako prest jartzea.

7. gaia.–Lorezaintzako ibilgailuak, makinak eta baliabide lagungarriak erabiltzeko segurtasun-arauak.

8. gaia.–Lorezaintzan erabiltzen diren ibilgailuak, makinak eta tresnak aztertzea, zorroztea eta prest jartzea, eta horien segurtasun arauak.

9. gaia–Matxura eta konponketa ohikoenak igeltserotzan, iturgintzan, pinturan, elektrizitatean, sarrailagintzan, zurgintzan eta lorezaintzan. Ezagutza orokorrak.

10. gaia.–Azpiegiturak lorategi zonetan eta egon lekuetan. Ezagutza orokorrak.

11. gaia.–Lurzoruaren ezaugarri fisiko eta kimikoak. Eginkizunak. Lurzoru moten azterketa.

12. gaia.–Lorezaintzan erabiltzen diren lur motak. Lurzorua mantentzea.

13. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: babes kolektiboak eta norbera babesteko ekipamenduak. Babeserako ekipamenduak eta seinaleztatzea lorezaintzako lanetan. Aurreneurriak lorezaintzako lanetan.

14. gaia.–Lehen laguntza.

15. gaia.–Zizur Nagusia: biztanleria eta geografia. Udaleko kale, auzo eta bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Kanpoko lorezaintza. Lorategi eta parke publikoak. Beste berdegune batzuk: https://www.zizurmayor.es/.

7.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian.

https://www.zizurmayor.es/

8.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/103/47

9.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Tokiko Gobernu Batzarraren Erabakia, 2022ko azaroaren 25ekoa.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/ANEXO_II_SOLICITUD_C_OPOSICION_E.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://sedeelectronica.zizurmayor.es/wp-admin/post.php?post=3754&action=edit

Iragarkiaren kodea: L2216053