2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERRONKARI
Akats zuzenketa ebazpen honetan: 46/2022 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Erronkariko Udaleko alkate udalburuak emana, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera
Akats bat atzeman da alkate udalburuaren azaroaren 14ko 46/2022 Ebazpenean; beraz, zuzendu egin behar da. Ebazpen hori 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, azaroaren 28an.
Tituluan honela zioen: "46/2022 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Erronkariko Udaleko alkate udalburuak emana, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera".
Baina honela behar du: "46/2022 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Erronkariko Udaleko alkate udalburuak emana, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera".
Erronkarin, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Amparo Viñuales Gale.
Iragarkiaren kodea: L2216120