247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA
–MUSIKA ESKOLA–

Deialdiaren akats zuzenketa: Udal Musika Eskolako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Alkatearen azaroaren 10eko 64/2022 Ebazpenaren bidez, I. eranskina gehitu zitzaion deialdi honi: deialdi bat, Udal Musika Eskolako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren iragarkia 2022ko azaroaren 21eko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Lakuntzako Udalak 2022rako maiatzaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (95 zk.) argitaratu zuen lan-eskaintza publikoa kontuan hartuta, eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (231 zk., azaroaren 21ekoa) argitaratu direnez, honako hau argitu behar da (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, abuztuaren 30ekoak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onartzen duenak, 12. artikuluan ezarritakoa betez, B mailako funtzionarioek unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo hirugarren mailako lanbide heziketako tituluak izan behar dituztela ezartzen baitu):

Non jartzen duen:

"BEHARREZKO TITULAZIOA: Espezialitateko edo Instrumentuaren erdi-mailako titulua (66 plana) edo espezialitateko musikako titulu profesionala".

Agertu behar da:

"BEHARREZKO TITULAZIOA: Espezialitateko edo Instrumentuaren goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, 1966ko Planeko erdi-mailako titulua. Espezialitateko edo Instrumentuaren erdi-mailako titulu profesionala, eta orobat edukitzea musikako goi-mailako beste titulu bat, unibertsitateko diploma edo gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea".

Lakuntzan, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2216316