247. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Alkatearen 2022ko maiatzaren 4ko ebazpen baten bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea). Aipatu ebazpena 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12koan.

Berriozarko Udalak, 2022ko urriaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Horiek horrela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak baliatuz, eta jarraikiz udal honetako alkatetzak 2019ko ekainaren 27ko 2019/0370 Ebazpenaren bidez egindako eskuordetzeei, Tokiko Gobernu Batzarrak

ERABAKITZEN DU:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea I. eranskinean zehazten diren lanpostu hutsetarako, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.

2. Deialdi hau eta bere oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berriozarren, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdien xedea.

1.1. Deialdi hauen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez, eta aparteko merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Honako hauek dira deialdi hauen xede diren lanpostuak (I. eranskinean ere jasota daude):

–Administrari laguntzailea (euskara nahitaezkoa).

–Administrari laguntzailea.

–Arkitektoa.

–Aukeren berdintasunerako agentea.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Obretan aritzeko.

–Saxofoiko irakaslea, lanaldi partzialean.

–Pianoko irakaslea.

–Akordeoi/Trikitixako irakaslea, lanaldi partzialean.

–Flautako irakaslea, lanaldi partzialean.

–Perkusioko irakaslea, lanaldi partzialean.

–Tronpetako irakaslea, lanaldi partzialean.

–Tronboiko irakaslea, lanaldi partzialean.

–Haur-eskolako hezitzailea (zuzendaritzako eginkizunekin).

–Haur-eskolako hezitzailea (euskara nahitaezkoa).

–Haur-eskolako hezitzailea.

–Haur-eskolako garbitzailea (euskara nahitaezkoa).

–Haur-eskolako garbitzailea.

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek beren lanpostuei dagozkien eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.3. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako lanpostuen erreserbarik ere.

I. eranskinean ageri diren lanpostuak dira deialdi hauen xedekoak.

Lanpostu bakoitzak hautapen prozesu independente bat izanen du, eta prozesu hori ebazpen honetako oinarrien arabera arautuko da.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Lanpostu bakoitzerako I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulu akademikoa edo baliokidea izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Euskarazko jakite-maila zehatz bat izatea betebehar gisa ezarrita duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, maila-probak egitearen ondoriozkoak, aplikatuta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legea enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena da). Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak. Nolanahi ere, izangaiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera, adierazitako probetara aurkeztuko dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

Halaber, INAPek edo Euskarabideak Nafarroako edozein administrazio publikotan eskatutako lanpostu bererako eta euskararen ezagutza-maila bererako egindako euskara-proba bat gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuz ere egiaztatu ahalko da.

g) Ezin izanen dute parte hartu Berriozarko Udalean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

h) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

i) Ezaugarrien taulak hala zehazten badu, B motako gidabaimena izatea.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f. oinarrian ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdietan parte hartzeko eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udaleko erregistro elektronikoan, esteka honen bidez: https://sedeelectronica.berriozar.es/carpeta-ciudadana/

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak

Espedientea formalizatzeagatik tasa hau ordainduko beharko da:

–A mailako lanpostuetarako: 40,00 euro.

–B mailako lanpostuetarako: 40,00 euro.

–C mailako lanpostuetarako: 25,00 euro.

–D mailako lanpostuetarako: 15,00 euro.

Azterketa eskubideetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (23. ordenantza) ezarritakoarekin bat, honako hauek tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramaten pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean zenbatuta.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

c) Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilean zenbatuta. Hori egiteko, deialdiaren fitxan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskabidean berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzean, ezaugarrien taulan zehazten den moduan. Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Ez da azterketa eskubideen itzulketarik izanen baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, esaterako beharkizunak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskaera on-line aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduen lehiaketan parte hartzeko eskabidea (II. eranskina).

–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Berriozarko Udalaz besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Euskara maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, edo ebazpen honen harira deitutako probetara aurkezteko eskabidea: 51E/2022 EBAZPENA, urriaren 4koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez euskararen jakite-maila egiaztatzeko maila-proben deialdia onartzen baita, Nafarroako toki erakundeek deitzen dituzten egonkortze-prozedurei lotuak.

–Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Berriozarko Udalean egin eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

–Berriozarko Udalean, deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izanaren ziurtagiria, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan.

4.4.2. 4.3.b) apartatuko kasuan, ordaintzetik salbuetsirik daudenek enplegu-bulegoak emaniko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

4.4.3. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaiak alkateak emandako ebazpen bidez izendatuko dira behin deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide-kopurua bakoitia izanen da, bost gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoko deialdiaren web fitxan.

5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Epaimahaiak merezimendu-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko dira.

Epaimahaiak ezin izanen dira eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoen eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.5. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiek aholkulari espezialistei deitzen ahalko die,te bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan argitara daitezela aginduko du, dagokion deialdiaren web fitxan.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko dira deialdi bakoitzerako onartuen behin betiko zerrendak, eta Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira, dagokion deialdiaren web fitxan.

6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki jarri beharko dira, Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsiko dira alkatearen ebazpen bidez, eta deialdiaren web fitxan argitaratuko dira.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

7.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura hauek merezimenduak baloratzeko edo lehiaketa fase bakar bat izanen dute. Fase horretan, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira, baremo honen arabera:

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Administrazio publikoetan deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Berriozarko Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 3 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Berriozarko Udalean, zerbitzu arlo bereko beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo zerbitzu arlo bereko beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 ataletarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez 60 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian zerbitzuaren iraupena eta betetako lanbide-kategoria jaso beharko dira. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Deialdia egiten duen toki erakundeari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

b.1) Berriozarko Udalean, deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 28 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean baina merezimendu gisa kontuan hartuko dela ezarrita dagoenean, 5 puntu emanen dira gehienez, betiere plantilla organikoan ezarritako mailak kontuan hartuta eta ezaugarrien taulan jasotakoarekin bat etorriz.

Ziurtagirian zerbitzuaren iraupena eta betetako lanbide-kategoria jaso beharko dira.

–M1:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 (hitz egiteko) eta B1 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

–M2:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 1,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko C2 (hitz egiteko) eta B2 (idazteko) mailei edo horiek baino goragokoei dagokien ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

–M3:

a) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 1,00 puntu.

b) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko A2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 2,00 puntu.

c) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 3,00 puntu.

d) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko B2 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 4,00 puntu.

e) Europako Erreferentzia Esparruak finkatu euskarazko C1 mailari dagokion ziurtagiria edo titulua izateagatik, ofizialki egiaztatutako erakundeek emandakoa: 5,00 puntu.

7.2. Berdinketarik egonez gero, ebatziko da artikulu honetako 1.b.1) apartatuan puntuaziorik handiena duen pertsonaren alde; eta, hor ere berdinketa egonez gero, 1.a) apartatuan puntuaziorik handiena duenaren alde. Horrela ere berdinketa egonez gero, apartatu horren barnean azpiapartatu bakoitzean puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da, azpiapartatu horiek duten hurrenkerari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiek merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko dute Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan, deialdi bakoitzaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

8.3. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, 7.2 oinarrian ezarritakoaren arabera ebatziko dira.

8.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Hala dagokionean, ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege-dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

9.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori argitaratuko da Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoan; deialdiaren web fitxan, hain zuzen.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiek organo eskudunari igorriko diote, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

10.2. Berriozarko Udalaren zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Gobernu Batzarrak funtzionario izendatuko ditu, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko ditu, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

11.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

11.4. Izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean hartuko da lanpostuen jabetza.

11.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, galduko dituzte Berriozarko Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak. Hala bada, deialdiaren 10.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

11.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoko web fitxan argitaratuko dira proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiek ematen dituzten ebazpenen informazioa eta haien jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Berriozarko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin –lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko– eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin –egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriei buruzkoa–), langileak hautatzea eta deialdi honen xedeko lanpostua betetzea.

–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.
  • DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuen lagapena eginen da legeak xedaturiko kasuetan, eta deialdian ezarritakoaren arabera emanen dira argitara.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidera joz (dpd@berriozar.es).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo aldez aurretik harremanetan jartzeko datuen babeserako ordezkariarekin, aipatutako helbidearen bidez.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

BERRIOZARKO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

51, 72, 73, 75

Administrari laguntzailea

D

Funtzionarioa

Osoa

Idazkaritza

Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokidea

Euskara: P3:C1

Ez

Ez

50

Administrari laguntzailea

D

Funtzionarioa

Osoa

Idazkaritza

Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokidea

Ez

Euskara: M3:C1

Ez

34

Arkitektoa

A

Lan-kontratuduna

Osoa

Idazkaritza

Arkitekturako unibertsitate-titulua

Ez

Euskara: M3:C1

Ez

53

Aukera berdintasunerako agentea

B

Lan-kontratuduna

Osoa

Zerbitzu soziokulturalak

Unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa.

Euskara: P3:C1

Ez

Ez

10

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Obretan aritzeko.

C

Funtzionarioa

Osoa

Obrak, lorategiak eta garbiketa

Batxilergo titulua edo baliokidea

Ez

Euskara:

M2: C1 ahozkoan eta B2 idatzizkoan

Gidabaimena, B motakoa.

39

Saxofoiko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Saxofoiko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala saxofoiaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

40

Pianoko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Pianoko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala pianoaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

42

Akordeoiko eta trikitixako irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Akordeoi/trikitixako espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala akordeoiaren/trikitixaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

43

Flautako irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Flautako espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala flautaren espezialitatean.

Ez

Euskara: M3:C1

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

78

Perkusioko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Perkusioko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala perkusioaren espezialitatean.

Ez

Euskara: M3:C1

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

86

Tronpetako irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Tronpetako espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala tronpetaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

119

Tronboiko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Musika Eskola

Tronboiko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana , edo unibertsitateko gradudun titulua, unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniaritza teknikoa edo arkitektura teknikoa eta erdi mailako titulu profesionala tronboiaren espezialitatean.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

88, 89, 90, 91, 92, 118

Haur eskolako hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

102, 104

Haur eskolako hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

%60

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

94, 95, 96, 97

Haur eskolako hezitzailea

C

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Ez

Euskara: M3:C1

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

103

Haur eskolako hezitzailea (zuzendaritzako eginkizunekin)

C

Lan-kontratuduna

%60

Haur eskola

Haur Hezkuntzako maisu-maistraren lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakaslearen titulu unibertsitarioa edo Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua.

Euskara: P3:C1

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

93

Haur eskolako garbitzailea

D

Lan-kontratuduna

%33

Haur eskola

Eskola-graduatua edo baliokidea

Ez

Euskara: M1 (B2 ahoz, B1 idatziz)

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

99

Haur eskolako garbitzailea

D

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Eskola-graduatua edo baliokidea

Ez

Euskara: M1 (B2 ahoz, B1 idatziz)

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

112

Haur eskolako garbitzailea

D

Lan-kontratuduna

Osoa

Haur eskola

Eskola-graduatua edo baliokidea

Euskara: P1 (B2 ahoz, B1 idatziz)

Ez

Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez

2.–Betekizunak.

Bat etorriz uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin, zeinaren bidez aldatzen baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da kondenaturik ez egotea, epai irmo baten bidez, sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Baldintza hori betetzen dela frogatuko da Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez.

Lanpostu hauetarako eskatzen da baldintza hori: 39, 40, 42, 43, 78, 86, 119, 88, 89, 90, 91, 92, 118, 94, 95, 96, 97, 102, 104, 103, 93, 99, 112.

3.–Tasak.

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa:

MAILA

JABETZAKO PLAZAK PLANTILLA ORGANIKOAN

A

40,00 euro

B

40,00 euro

C

25,00 euro

D

15,00 euro

3.2. Ordaintzeko modua:

Transferentzia agindua honako honen alde eginen da: "Berriozarko Udala. Merezimendu-lehiaketa, "eskuratu nahi den lanpostua adierazita", eta tasaren zenbatekoa honako kontu korronte honetara igorriko da: ES84 2100 5184 5422 0009 8217 (La Caixa).

Tasa bat ordaindu beharko da eskaera aurkezten den lanpostu bakoitzeko.

Dirua sartzerakoan, eskabidearen xede den lanpostua adierazi beharko da, izangaiaren NANarekin batera.

–Izangaiaren izen-deiturak.

–Kontzeptua: Eskuratu nahi den lanpostua.

4.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian.

https://www.berriozar.es/eu/noticias/enplegu-publikoa-egonkortzeko-prozesuen-esparruan-merezimendu-lehiaketa-bidez-sartzeko-deialdia/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka

Alkatetzaren 2022/0296 Ebazpena, 2022ko maiatzaren 4koa, argitaratu zena 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/92/36

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 16ko Erabakia.

II. ERANSKINA

Merezimendu-lehiaketan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.berriozar.es/wp-content/uploads/2022/11/Anexo-II_solicitud_concurso-meritos_euskera-FORMULARIO.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://www.berriozar.es/wp-content/uploads/2021/11/ANEXO_III_autovaloracion-meritos__concurso-de-meritos_eu.pdf

Iragarkiaren kodea: L2216024