246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresendako. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2022ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresendako.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2216041