246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Epe horretan alegaziorik jartzen ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jende guztiak jakin dezan.

Allon, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2216221