246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOETAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2022ko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2022ko azaroaren 25ean.–Batzarreko burua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2215977