246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 22an bertako osoko bilkuren aretoan egin ohiko batzar orokorrean, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea entitatearen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da entitatearen Idazkaritzan hamabost egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazioak, oharrak nahiz kexak aurkeztu ahal izateko, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2022ko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2215946