246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2022ko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan egonen da ikusgai (San Salbatore kalea 11, behea, Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege hori Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa da).

Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Tafallan, 2022ko azaroaren 25ean.–Mankomunitateko lehendakaria, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2215928