246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2023rako zerga-tasak

Alloko Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan xedatuarekin bat, 2022ko azaroaren 25eko ohiko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi zituen 2023ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten tokiko tributuen zerga-tasak. Honako hauek dira:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: % 0,13.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Indize hau aplikatuko da: % 0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 3,50, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: bere horretan uztea indizeak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehazteko. Honako hau izango da aplikatu beharreko tasaren udal tartea: % 8.

Koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka, irmoa baita administrazio bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Allon, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2215995