246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren dedikazio araubidea eta ordainsariak

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko azaroaren 17ko bilkuran, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Lanaldi hereneko dedikazio partzialeko araubidea ezartzea lehendakaritza garatzeko, eta 832,32 euroko ordainsari gordina ezartzea, hilero jaso eta hamalau hilabeteko soldata berdinetan ordaindu beharrekoa.

Bigarrena.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzeko edo alta emateko, legeek agindutako moduan.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharteko eta Esteribarko udalen iragarki-taulan argitaratzea.

Esteribarren, 2022ko azaroaren 18an.–Lehendakaria, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2215983