246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2023ko lan egutegia eta epeak kontatzeko baliogabeak izanen diren egunak

Azaroaren 28ko 14/2022 Ebazpena, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak emana, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen 2023ko lan egutegia onesten duena.

Úrsula Pardo García, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua naizen honek,

Kontuan harturik zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuak (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), zeinak ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2023an izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe ematen den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Ama Birjina.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, ondoko egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

–Uztaila: Hilak 24.

–Abuztua: Hilak 14.

–Abendua: Hilak 5 eta 7.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da lanaldi osoan ari diren langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 23 minutu izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 08:00etatik 15:23ra edo 07:37tik 15:00etara. Familia-langileek lanaldi partziala izanen dute, 08:30etik 14:05era, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan; asteazkenetan 08:30etik 14:15era eginen dute lan.

b) Zenbaki honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaie aplikatuko haien lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten langileei.

c) Aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, Mankomunitateko buruak baimena eman ondoan.

Laugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehen xedapenean adierazitako jaiegunak.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Administrazio honen zerbitzuek dituzten beharrak direla eta, eta zerbitzuok behar bezala jardun ahal izateko, etxeko laguntza zerbitzuko langileek ezin izanen dituzte batera hartu oporrak. Zerbitzu horretan, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 4 familia-langile egotea.

Zerbitzua hobeki emateko, erabaki da lanik gabeko egun gisa deklaratzea ebazpenaren bigarren xedapenean ezarritako egunak; izan ere, egun horietan Mankomunitatean ez da lanik egoten, zubiak edo Eguberrietako jaiak direlako. Horrexegatik, langileek 27 laneguneko oporrak edukiko dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, urte osoan hartzeko. Opor egunen erdiak (13 egun) udan hartu ahal izanen dituzte, ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean.

Oporrak eskatzeko, Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean eskabidea aurkeztu beharko da, 2023ko otsailaren 13ko (ostirala) 14:00ak baino lehen.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta Mankomunitatearen Batzarrari horren berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Buñuelen, 2022ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Úrsula Pardo García.

Iragarkiaren kodea: L2216381