246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko urriaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespen hau behin betikoa bilakatuko da.

Etxalarren, 2022ko urriaren 4an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2216223