246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatutakoa betez, hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, eskaera egin dezaten udalerri honetako bake epaile titular izateko interesa dutenek, udal bulegoetan (bertan eskuratuko dituzte eskabidea eta informazioa) edo Alloko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Allon, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2215970