246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen batzarrak, 2022ko azaroaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Fustiñanan, 2022ko azaroaren 23an.–Mankomunitateko burua, María Dolores Arrondo Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L2215784