246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023ko aurrekontua.

Hasiera batez onetsitako 2023ko udal aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, Udalaren 2023ko aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan jasotako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Bidankozen, 2022ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2215967