246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2022ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa aldatzea.

Jendaurreko epean zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta horiek 2022ko irailaren 26ko osoko bilkuran baietsi ondoren, behin betiko onetsi zen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Valtierran, 2022ko azaroaren 16an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Kontu-hartzailearen lanpostua A mailan sartu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 244 bis artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

Lanpostua, plantilla organikoan: lanpostua: kontu-hartzailea. Funtzionarioen araubidea. Maila: A. Osagarriak: bateraezintasunekoa %35; lanpostukoa %27,20. Sarbidea: 20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria. Egungo egoera: hutsik.

Kontu-hartzailearen B mailako lanpostua amortizatzen da.

Iragarkiaren kodea: L2215342