246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2673E/2022 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Nefrologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nefrologiako barrutiko fakultatibo espezialisten 8 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaimahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 4ko 448E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren uztailaren 29ko 1579E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 4koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 1399/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako 8 izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, ebazpen horretan izendatutako izangai bati, txanda irekikoari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion jabetza hartzeko egunetik aurrerako ondorioekin, une hartan zerbitzuak ematen ari zelako beste administrazio publiko batean. Horrenbestez, bidezkoa zen lanpostua betetzea hautapen prozesua gainditu duten txanda horretako izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, betiere eskatutako baldintzak betez gero. Prozesua gainditu duten gainerako izangaiek, ordea, eskainitako lanpostuari uko egin zioten, eta lanpostua ezin izan zen bete.

Hori dela eta, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Nefrologiako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian, hautapen prozesua gainditu duen izangai gehiagorik ez dagoelako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2022ko azaroaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2215564