246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2023ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 2023an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetako 2023rako aldaketa horiek.

Ribaforadan, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2216042