246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2022ko azaroaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen entitate honen 2022ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, horiek zeinek betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan xedatutakoarekin.

Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murillo el Fruton, 2022ko azaroaren 25en.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2215988