246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2023rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Arradan (Murillo el Cuende), 2022ko azaroaren 29an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2216299