246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2023rako tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023. urterako tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (lege horren testu indardunaren arabera).

Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.

Martzillan, 2022ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2216301