246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2022ko azaroaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2023ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Lizoainen, 2022ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2215832