246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2023rako eta langile lan-kontratudunek aurretiaz lortutako finkotasun aitorpena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egongo da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2216442