246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

2023rako zerga-tasak

Legariako Udalak, 2022ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsi zituen 2023ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,140ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,50.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.

Karga-tasa hauek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Onespen erabakiaren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Legarian, 2022ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2216215