246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOROZINGO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gorozingo Kontzejuak, 2022ko azaroaren 26an, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Gorozinen, 2022ko azaroaren 29an.–Alkatea, Mikel Elbusto Ros.

Iragarkiaren kodea: L2216274