246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2022ko azaroaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Garden, 2022ko azaroaren 23an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2215778