246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Lurraren gaineko kontribuzioaren 2023ko zerga-tasa. Hasierako onespena

Ezkurrako Udalak, 2022ko azaroaren 11n egindako ohiko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, besteak beste erabaki hauek hartu zituen:

ERABAKIAK:

1.–2023. urterako % 0,13ko karga-tasa ezartzea hiri-kontribuzioa eta landa-kontribuzioa ordainarazteko, bat etorriz Nafarroako Foru Ogasunaren Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 21eko 37/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako balorazio-ponentziaren berrikuspenaren balioekin.

2.–Hartutako erabakia jendaurrean edukitzea 30 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herriko etxeko iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu ahal dezaten.

3.–Inoren erreklamazio, kexa edo oharrik ez bada, aipatutako zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da aitzineko puntuan adierazitako epea iragan ondoan. Kasu horretan, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Ezkurran, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2216060