246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2023rako aurrekontua. Jendaurrean jartzea

Deikazteluko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo bidezko interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Deikaztelun, 2022ko abenduaren 1a.–Alkate udalburua, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2216354