246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, 2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2022ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Udalaren 2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea Udaleko Idazkaritzan dago, eta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, epe horretan aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak. Ez bada halakorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Castejonen, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2216213