246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Zerga-tasak 2023. ekitaldirako

2022ko irailaren 22an Ohiko Osoko Bilkurak egindako bileran, 2023. ekitaldirako Udal zergen karga/tasak hasiera batez onartzea erabaki zuen.

Espedientea jendaurrean egon da, aurretik 2022ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 11n, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Ondorioz, Udal zergen karga-tasak behin betikoz onartuak ulertzen dira.

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondoko karga-tasak onetsi dira 2023rako:

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,3.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,8.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Karga-tasa: %4.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Gutieneko udal indizea, %1,25.

1.5. Hiri-lurren balio igoera:

–Karga-tasa bakarra: %16,50.

–Onartutako koefizienteak NAO.294 de 2021/12/31:

0,55

20 urte edo gehiago

0,20

19 urte

0,20

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,12

9 urte

0,19

8 urte

0,35

7 urte

0,41

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,18

3 urte

0,11

2 urte

0,13

1 urte

0,06

1 urte baino guttiago

Bigarrena.–Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Baztanen, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2216059