246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

2023ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ariako Udalak, 2022ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek azter dezakete eta alegazioak aurkez ditzakete.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arian, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Ramón Iturralde Retegui.

Iragarkiaren kodea: L2216216