246. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2904/2022 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 22an emandako 1907/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdi hori 2022ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 19ko 2412/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, eta haiek azterturik, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Adieraztea proba praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia hauek izanen direla: 2023ko otsailaren 8an, asteazkena, goizeko 9etan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren Pedro Mayo 4 aretoan (Navarrería kalea 39, 31001 Iruña).

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Hautapen prozesutik kanpo geratuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2022ko azaroaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - GIZARTE ZERBITZUETAKO IKUSKATZAILEA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

AGUAS ARANGUREN, MARIA JOSE

AYESA ALDUCIN, MARCOS LUIS

CARDIEL DIAZ DE CERIO, MARIA BELEN

EZQUERRA SALES, RAQUEL

GARCIA MONEO, NATALIA

LASA TORRELLAS, SILVIA

ORTE DE LA PEÑA, MARIA PALOMA

VIZCAY SESMA, ANA BEATRIZ

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2215041