245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

225/2022 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2023ko BERDINNA Sariaren deialdia egin eta hura emateko oinarriak ezartzen baitira.

Urtarrilaren 10eko 1/2018 Foru Dekretuaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko BERDINNA Saria sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokabidea azpimarratu eta publikoki aintzatesteko asmoz. Foru dekretu horretan ezarri zen sariaren deialdia urtero eginen dela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eskumenak dituen departamentuko titularraren foru agindu baten bidez.

Hori horrela, xedatutakoa betetzeko asmoz, bidezkoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2023ko BERDINNA Sariaren deialdia arautuko duten oinarriak onestea eta argitaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuari dagokionez esleitu zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko 2023ko BERDINNA Sariaren deialdia egitea eta oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira oinarriok.

2. Hiru mila euroko (3.000 euro) gastua baimentzea 2023ko Gastu Aurrekontuko "BERDINNA Saria" izeneko 080001 08200 4809 232300 partidaren kargura, edo 2022ko Aurrekontuetako partida horren baliokidea den beste baten kargura, horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

3. Pertsona hauek izendatzea 2023ko Berdinna Sarian epaimahaiko kide izateko:

Epaimahaiburua: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

Buruordea: María Eva Istúriz García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Epaimahaiko kideak:

–María Ángeles García Briñol andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea, eta, haren ordezko gisa, María Cruz Lerga Oronoz andrea, Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea.

–Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari, Magaly Jacqueline Rodríguez Moya andrea, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, María Emma Íñigo Huarte andrea.

–Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari, Camino Oslé Guerendiain andrea, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, Mirian Nepote Ayensa andrea.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari, Juan Jesús Echaide Baigorri jauna, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, Berta Enrique Cornago andrea.

–Desgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen Nafarroako elkarteen federazioaren (COCEMFE Nafarroa) ordezkari, Edurne Jáuregui Fernández andrea, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, Iranzu López Ibiricu andrea. Entitate horrek jaso zuen 2022ko Berdinna Saria.

Idazkaria:

–Marina Malvido Goñi andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzako burua, eta, haren ordezko gisa, Nora Miguéliz Basterra andrea, Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea epaimahaiko kideei eta igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 17an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Nafarroako Gobernuak 2023ko BERDINNA Sariaren deialdia egin du, Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aintzatesteko asmoz. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–2023ko BERDINNA Sariaren xedea.

Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu direnen jokaera azpimarratu eta publikoki aintzatestea da BERDINNA Sariaren xedea.

2.–Sariaren zuzkidura.

BERDINNA Sariak hiru mila euroko diru-zuzkidura du, 2023ko Gastu Aurrekontuko "BERDINNA Saria" izeneko 080001 08200 4809 232300 partidaren kargura ordainduko dena, edo haren baliokidea den beste baten kargura, kreditu aski eta egokia baldin badago.

Gainera, Nafarroako Gobernuak esker ona adieraziko dio saridunari jendaurreko ekitaldi batean.

3.–Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Hautagaitzak Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezten ahal dira, edo aurrez aurre Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren Erregistroan (Alondegi kalea 1, 2. solairua, 31002 Iruña).

Zalantzarik izanez gero, interesdunak harremanetan jar daitezke Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin, helbide elektroniko honetan: berdinna@navarra.es.

3.2. Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 23an amaituko da.

3.3. Sarirako hautagaitzak aurkezteak berekin dakar oinarri hauek goitik behera onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabaki guztiak ere.

4.–Saria emateko irizpideak.

Erabakia hartzearren, epaimahaiak aurkezten diren hautagaitzen balorazioa eginen du, irizpide hauen arabera, hautagaitza bakoitzarekin ponderazio berbera erabiliz:

a) Proposatutako pertsonak edo erakundeak, nork bere jarduera eremuan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan izan duen ibilbidea.

b) Emakumeen lana eta haien ahalduntzea aintzatesteko edo emakumeen eta gizonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna sustatzeko asmoz egindako jarduketen, ekintzen, lanen edo proiektuen berezko garrantzia.

c) Proposatutako pertsonaren zein erakundearen jarduketak, ekintzek, lanek edo proiektuek edo ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

d) Hautagaitzak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen lotura.

5.–Dokumentazioa.

Interesa duten erakunde edo pertsonek, hautagaitza aurkezten dutenean, dokumentazio hau erantsiko dute:

a) Hautagaitza aurkezteko inprimakia, horretarako prestatu den ereduaren arabera, hautagaitzaren xedeko pertsona fisikoaren edo juridikoaren izena eta harremanetarako datuak azalduko dituena. Inprimaki hori Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren web-orrian egonen da eskuragarri.

b) Azalpen memoria (1.000 hitz gehienez), delako pertsona edo entitatea aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainerako informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartzen diren merezimenduen frogagarri.

c) Hautagaitza lan edo proiektu baterako bada, lan edo proiektu horrek deialdiaren aurreko azken bi urteetan egina izan behar du, eta lana edo proiektua bera erantsi beharko da.

d) Hala nahi izanez gero, hautagaitzari sostengua emateko gutunak aurkezten ahalko dira, bai eta bestelako dokumentazio osagarria ere, alegatutako merezimenduak babestu eta egiaztatzeko bide ematen duena.

6.–Hautagaitzetan egindako akatsen zuzenketa.

Hautagaitzak erabat osatu gabe aurkezten badira, edo behar den dokumentazio guztia eransten ez bada, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak interesdunari errekerimendua eginen dio bost egun balioduneko epean akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak gehitu ditzan, eta adieraziko dio ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ondorioztatuko dela, aurretik behar den ebazpena emanik.

7.–Epaimahaia, erabakia eta saria ematea.

7.1. Sariaren epaimahaia honako pertsona hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

Buruordea: María Eva Istúriz García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Epaimahaiko kideak:

–María Ángeles García Briñol andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariordea, eta, haren ordezko gisa, María Cruz Lerga Oronoz andrea, Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea.

–Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari, Magaly Jacqueline Rodríguez Moya andrea, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, María Emma Íñigo Huarte andrea.

–Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren ordezkari, Camino Oslé Guerendiain andrea, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, Mirian Nepote Ayensa andrea.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari, Juan Jesús Echaide Baigorri jauna, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, Berta Enrique Cornago andrea.

Desgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen Nafarroako elkarteen federazioaren (COCEMFE Nafarroa) ordezkari, Edurne Jáuregui Fernández andrea, titular gisa, eta, haren ordezko gisa, Iranzu López Ibiricu andrea. Entitate horrek jaso zuen 2022ko Berdinna Saria.

Idazkaria:

–Marina Malvido Goñi andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Gai Juridikoen eta Kudeaketaren Zuzendariordetzako burua, eta, haren ordezko gisa, Nora Miguéliz Basterra andrea, Sentsibilizaziorako eta Balio Aldaketarako Ataleko burua.

7.2. Epaimahaiak aurkezten diren hautagaitzak aztertuko ditu, eta bakoitzaren merezimendu garrantzitsuak baloratuko, deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera.

Epaimahaiak gehiengo soilaz hartuko ditu erabakiak. Bilkuraren batera joaterik ez badute, epaimahaiko kideek botoa eskuordetzen ahalko dute. Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiburuak ebatziko du kalitateko botoa erabiliz. Idazkariak adosten diren jarduketa eta erabaki guztiei buruzko akta eginen du, eta bertan agertuko dira hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak, deialdi honetan saria emateko jasotzen diren irizpideen araberakoak. Epaimahaiak saria nori eman proposatuko du, eta proposamen hori Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, saria eman dezan.

7.3. Erabakia jendaurrean jakinaraziko da; horren bidez, aditzera emanen da saria zein erakunde eta pertsonari eman zaion, edo, kasua bada, saria eman gabe gelditu dela.

7.4. Nafarroako Gobernuak emanen du saria, epaimahaiak egindako proposamena ikusita.

7.5. Saria Nafarroako Gobernuko lehendakariak entregatuko du, 2023ko martxoaren 8ko ospakizuna dela-eta horretarako propio antolatuko den jendaurreko ekitaldi batean.

7.6. Diru-saria ordainketa bakarrean ordainduko zaio pertsona edo erakunde sarituari, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez, saria eman eta gero.

8.–Saritu gabeko hautagaitzak.

Saria irabazten ez duten hautagaitzak berreskuratzen ahal dituzte interesdunek, saria ematen duen ebazpenaren egunetik 2023ko apirilaren 30era arte, non ez duten baimendu aurkezpenaren inprimakian hautagaitzak hurrengo edizioetan kontuan hartzea, proiektuen hautagaitzen kasuan izan ezik, hurrengo bi urteetan soilik hartuko baitira kontuan, 5.c) oinarrian jasotzen den moduan.

9.–Errekurtsoak.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloko BERDINNA 2023 Sariaren deialdi honen oinarrien kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, baita deialdia aplikatzeko egintzen kontra ere, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: F2215372