245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 6ko 169E/2022 Foru Aginduaren aurka jarritako 428/2022 prozedura arruntaren barruan. Foru agindu horren bidez, ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 26ko 127/2022 Ebazpenaren kontra jarritakoa.

Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio baten bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igorriko da Ana Itziar Hermosilla Herranz andreak Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 6ko 169E/2022 Foru Aginduaren aurka aurkeztutako 428/2022 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea. Foru agindu horren bidez, ezetsi zen gora jotzeko errekurtso bat, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 26ko 127/2022 Ebazpenaren kontra jarritakoa. Ebazpen horren bidez lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko, bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozeduran, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuak betetzeko deitutakoan. Hautapen prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitate hauetan interesdun diren guztiak epatzen dira:

–Industria analisia eta kimika (gaztelaniaz).

–Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak (gaztelaniaz).

–Osasun prozesuak (gaztelaniaz).

Interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara jo dezakete, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2022ko azaroaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2215896