245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3061/2022 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1599/2022 Ebazpenaren 5. oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1599/2022 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2022ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ekoan.

Deialdiaren 5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: María Dolores Landa Lores andrea, goi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoa.

–Ordezko epaimahaiburua: María Carmen Mayo Gárate andrea, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoa.

–Epaimahaikidea: Amaya Mena Zabala andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programazioa Diseinatzeko Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Lourdes Alforja Sagone andrea, goi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoa.

–Epaimahaikidea: Iñaki Aginaga Goikoetxea jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientazio Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Apaolaza Sáez de Viteri andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Tafallako enplegu agentziako burua.

–Epaimahaikidea: Enrique Huarte Pozas jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Miguel Ángel Etayo Ganuza jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: María Alba Fernández García andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Ignacio Iriarte Aristu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari nagusi teknikoa.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako idatzi baten bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzeko beharraren berri eman du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2.b) artikuluan aurreikusitako abstenitzeko arrazoietako bat dutelako epaimahaikide batzuek.

Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5. oinarria aldatzea, eta kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 1599/2022 Ebazpenaren 5. oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaketa aldatzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Hortaz, honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: María Carmen Mayo Gárate andrea, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoa.

–Ordezko epaimahaiburua: Antonio Juan Heras Goñi jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programazio Propioaren Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: María Iranzu Cabodevilla Eraso andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enpresentzako Zerbitzuen Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Olga Fernández Asenjo andrea, enpleguko goi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoa.

–Epaimahaikidea: Iñaki Aginaga Goikoetxea jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientazio Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Apaolaza Sáez de Viteri andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Tafallako enplegu agentziako burua.

–Epaimahaikidea: Enrique Huarte Pozas jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Miguel Ángel Etayo Ganuza jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: María Alba Fernández García andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Ignacio Iriarte Aristu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari nagusi teknikoa.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2022ko azaroaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2215895