245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

101/2022 FORU DEKRETUA, azaroaren 16koa, zeinaren bidez ematen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2022ko zilarrezko dominak.

Azaroaren 24ko 100/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren Goresmen Sariak sortu ziren.

Aintzat hartuz beherago adierazten den zerrendan ageri diren pertsonen merezimenduak; izan ere, lan eta dedikazio handiz aritu dira Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatzeko eginkizunetan, eta, batez ere, lan horrekin asko lagundu diote Nafarroako kirolari, betiere adorez eta diskrezioz.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko azaroaren hamaseian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2022. urteko Zilarrezko Domina honako pertsona hauei ematea:

–Mikel Aguirre Errea, 27 urtez zuzendaritza zereginetan tenisa sustatzen aritzeagatik, Nafarroako Tenis Federazioko presidente gisa eta Aranguren Ibarreko Tenis Klubeko eta Ipartenis Klubeko presidente fundatzaile gisa.

–Antonio Alonso García, Azkoiengo Udalean kirol teknikari gisa 29 urtez egin duen ibilbide luzeagatik; izan ere, erreferente izan da udalaren kirol kudeaketan, kirola sustatzeko ekimen ugariren bidez.

–Miguel Ángel Arcos Fernández, 27 urtez judo sustatzen aritzeagatik, entrenatzaile gisa Shogun gimnasioan eta Arenas Kirol eta Aisialdia Elkartean, baita arbitro-epaile zereginetan ere.

–Diego Ascarza Surán, 25 urte baino gehiagoz Tuterako hirian saskibaloia sustatzen egindako ibilbide nabarmenagatik; 2003an Tuterako Genesis Saskibaloi Klubaren sortzaileetako bat izan zen.

–Joseba Bailo Calvo, pilota sustatzen egindako ibilbide luzeagatik (1992tik 2018ra), Noaingo pilota klubean eta, hautatzaile gisa, Nafarroako Pilota Federazioan.

–Miguel Ángel Conde García, 25 urte baino gehiagoz Tuterako hirian saskibaloia sustatzen egindako ibilbide nabarmenagatik; 2003an Tuterako Genesis Saskibaloi Klubaren sortzaileetako bat izan zen, eta kirol probetan babes zibileko boluntarioa izan da.

–Alberto Erce Lacabe, 1977tik Txantrea KKEko irristaketa saileko entrenatzaile gisa egindako lanagatik.

–Roberto García Valencia, 25 urtez judoa sustatzen aritzeagatik; epaile eta irakasle gisa Bertxarri Klubean, bertako lehendakaria izan da 2000. urteaz geroztik.

–Joseba Koldobika Goikoetxea Azurmendi, Donibane Kirol Elkarteko hainbat kirol ataletan 35 urte baino gehiagoz aritzeagatik.

–Garikoitz Goikoetxea Villar, 25 urte baino gehiagoz zenbait zereginetan aritzeagatik Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioan.

–Ernesto Goñi Desojo, Iruñeko Udaleko kirol koordinatzaile gisa ia 34 urtez egindako ibilbide luzeagatik, aitzindaria izan baita hainbat kirol programa eta ekitaldi ezartzen.

–Piluka Guillén Olondriz, 36 urte baino gehiagoz Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura egindako ibilbide luzeagatik, baita, 2006an sortu zenetik, Nafarroako Kirol Teknikarien Elkartearenera ere.

–Francisco Javier Hernández Rivero, 25 urte baino gehiagoz atletismoa sustatzen aritzeagatik zuzendaritza zereginetan, Club Pamplona Atléticon eta Nafarroako Atletismo Federazioan, baita entrenatzaile gisa ere.

–Luis Humanez Pérez, 25 urte baino gehiagoz Tuterako hirian saskibaloia sustatzen egindako ibilbide nabarmenagatik; 2003an Tuterako Genesis Saskibaloi Klubaren sortzaileetako bat izan zen.

–Joaquín Iribarren Cía, 70eko hamarkadaren amaieraz geroztik CAUN klubean eta Club Pamplona Atléticon zuzendaritza zereginetan aritzeagatik, baita entrenatzaile gisa ere.

–Rosa Jaca Villanueva, 1996tik gaur egun arte kirol ibilbide nabarmena egiteagatik, bai eski nordikoan, bai atletismo egokituan.

–Nicolás Jara Andia, 90eko hamarkadaz geroztik mendi kiroletan egindako lan nabarmenagatik, mendi ibilbideak markatzen eta mendi-ibilian Oberenan, baita Nafarroako Mendi Kiroletako eta Eskaladako Federazioko zuzendaritza batzordeko kide zereginetan ere.

–David Larumbe Zalguizuri, 34 urtez patin-hockeyan aritzeagatik, Oberenako entrenatzaile eta koordinatzaile gisa.

–José María Misiego Fernández, 29 urtez arbitro zereginetan aritzeagatik, bai eta zuzendaritza zereginetan Nafarroako saskibaloi arbitroen batzordean.

–Nacho Monreal Eraso, 16 urtetik gorako ibilbide bikaina egiteagatik futbolari profesional gisa, Espainiako selekzioan eta, besteak beste, Osasuna, Malaga, Arsenal eta Real Sociedad taldeetan.

–Mikel Nieve Iturralde, txirrindulari profesional gisa 14 urtez egindako ibilbide bikainagatik. Ibilbide horretan, Italiako Giroan 3 etapa garaipen eta Espainiako Itzulian etapa bat nabarmentzen dira; eta hiru bira handietan 6 aldiz amaitu du lehenengo 10en artean.

–Antonio Oñate Pérez, azken 25 urteotan Donibane Kirol Elkarteko irristaketa saileko ordezkari eta presidente gisa aritzeagatik.

–Javier Trigo Oubiña, kirol kudeaketaren hainbat arlotan egindako lan nabarmenagatik: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea 10 urte baino gehiagoz, eta Nafarroako Unibertsitateko Kirol Zerbitzuko zuzendaria; gainera, kirolaren arloan hainbat ekimenen sustatzailea izan da.

–José Luis Sangüesa Ochoa, 1992tik Tuterako hirian kirola sustatzen aritzegatik, kirol teknikari koordinatzaile gisa.

–Alfredo San Miguel Díaz, 35 urte baino gehiagoz aritzeagatik futbola eta pilota sustatzen Amaya Kirol Klubean eta Castillo Futbol Klubean, eta zenbait eginkizun izateagatik Euskal Pilotaren Nafarroako eta Nazioarteko federazioetan.

–Juan Ignacio San Miguel Muñoz, 1996az geroztik pilota sustatzen aritzeagatik (bereziki pala modalitatean) hainbat klubetan eta Euskal Pilotaren Nafarroako Federazioan, baita epaile eta hautatzaile gisa ere.

–Raúl San Miguel Muñoz, 1996tik pilota sustatzen aritzeagatik, bereziki pala modalitatean, hainbat klubetan eta Euskal Pilotaren Nafarroako Federazioan, baita epaile eta hautatzaile gisa ere.

–Cristina Ullate Hernández, 1995az geroztik Nafarroako hainbat zentrotan zenbait hipika diziplina sustatzen aritzeagatik.

–Carlos Villuendas Ansoáin, 1996tik saskibaloia sustatzen aritzeagatik saskibaloiko Ardoi Klubean.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Kirolaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2215322