245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

362/2022 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Aditzera ematen dut: Idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu dela eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaiola: 362/2022 prozedura arrunta; Nafarroako Ehiza Federazioak eskatuta jarri da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 19ko 166E/2022 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez onesten baita 2022-2023 denboraldirako ehiza-debekualdiei buruzko xedapen orokorra.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2022ko azaroaren 11n.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2215162