245. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Ikusirik ezkontza zibila egiteko espedientea, Garinoaingo Erregistro Zibilean izapidetua (5/2022 Esp.).

Onarturik espedientearen lekualdaketa, Garinoaingo Erregistro Zibilera (Garinoaingo Udala), aipatu ezkontza abenduaren 9an Garinoainen egiteko.

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Joseba Inchusta Irisarri zinegotziaren esku uztea ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Eskuordetze honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea, bai eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Garinoainen, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2216210